EITB TALDEA
EITB, Pilotaren etxea
Altuna III vs Artola Buruz Buruko final handia, igandean, EITBko kanaletan
EITB Media
Profesional talde zabala arduratuko da pilotaren zirrara eta ikusgarritasuna ikus-entzuleei helarazteaz ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta eitb.eus-en.
-
Buruz Buruko finala, zuzenean, EITBn
Igande honetan (ekainak 1) Jokin Altunak eta Iñaki Artolak Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko duten Buruz Buruko Txapelketako finala zuzenean ikusi eta entzungo da EITBko hedabideetan: ETB1, Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta eitb.eus.
"ETB Kantxa" saioa 16:45ean hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en, Jaka-Albisu eta Elordi Martija bikoteen arteko atariko partidarekin. Jaialdiaren kontakizuna Xabier Euzkitzek, Elena Azpeitiak, Abel Barriolak eta Mikel Idoatek egingo dute. Behin finala amaituta, Jon Balenziagak hartuko du gidaritza, partidaren analisia egiteko eta bi protagonistak elkarrizketatzeko. Gentzane Aldai pilotaria izango du lagun, Barriola eta Idoaterekin batera.
Bestalde, Euskadi Irratian Kepa Iribarrek, Oinatz Bengoetxeak, Txetxu Urbietak eta Haritz Gallastegik kontatuko dute partida, Bizkaia pilotalekutik zuzenean, "Hiru Erregeen Mahaia" saioan. Radio Euskadiren kasuan, "Kirol Festa" saioaren barruan jarraitu ahal izango da emankizuna Mikel Bilbao, Asier Kareaga eta Peio Martinez de Eulateren eskutik.