EITB TALDEA
Buruz Buruko pilota finala
EITB berriz ere erreferente, kirol hitzordu nagusietan: 168.000 lagunek jarraitu zuten pilota finala ETB1en
EITB
Emanaldia liderra izan zen Euskadin, eta eguneko saiorik ikusiena Nafarroan.
-
Jokin Altuna
Igande honetako Buruz Buruko pilota finalaren ETB1eko emanaldia liderra izan zen bere ordu tartean, % 16,1eko audientzia zatia lortuta; euskaldunen artean % 21,9ra iritsi zen emanaldia. Nafarroan, berriz, eguneko saiorik ikusiena izan genuen, datu ikusgarriekin izan ere: % 28,2ko audientzia-zatia, eta % 65,1ekoa euskaldunen artean. Jokin Altunak irabazi zuen 2025eko txapelketa, Iñaki Artola 22-19 menderatuta; horrenbestez, amezketarrak laugarren aldiz jantzi du txapela Buruz Burukoan. Final ikusgarria izan zen atzokoa, eta 168.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen emanaldiak Euskadin eta eragin eremuan*.
Italiako Giroaren emanaldiak ere audientziaren harrera bikaina izan du: 21 etapetan, batez beste, 76.000 ikus-entzulek* bat egin dute egunero txirrindularitza lasterketarekin ETB1en, eta etapa horietako batzuetan, gainera, 100.000 ikus-entzuletik gertu izan da kirol emankizuna. Larunbatekoa dugu etapa horietan nabarmenetako bat, Simon Yatesek maglia arrosa jantzi baitzuen, balentria lortuta Erromara iritsi bezperan.
* Audientzia lineala + geroratua. Audientzia geroratuak telebistako edukien kontsumo ez-lineala erregistratzen du zuzeneko emisioaren (lineala) hurrengo zazpi egunetan, baita emisio egunean bertan geroratutakoa ere (vosdal).