Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

2025eko FesTVal jaialdiaren Madrilgo aurkezpenean izan da EITB

EITB

Erakundeetako eta ikus-entzunezko esparruko ordezkaritza zabala izan da bertan eta, EITBren izenean, Unai Iparragirre, ETB eta Ikus-entzunezko zuzendaria; eta Gorka García, Arte eta Entretenimendu zuzendaria.

  • Joseba Fiestras y Unai Iparragirre

    Joseba Fiestras y Unai Iparragirre

Irailaren 1etik 6ra ospatuko den Gasteizko FesTVal telebista jaialdiaren aurkezpena egin da ostegun honetan, ekainak 5, Madrilen eta bertan parte hartu du EITBk, beste behin, jaialdiaren anfitrioi den aldetik. Unai Iparragirre ETBko eta Ikus-entzunezkoen zuzendaria eta Gorka García Arte eta Entretenimendu zuzendaria izan dira bertan.

Aurkezpena Madrilgo Terraza Atenas espazioan egin da. Joseba Fiestras jaialdiko zuzendariak 17. edizioko kartela erakutsi du estreinakoz, eta iraileko hitzorduaren nondik norakoak emango ditu ezagutzera. Aurtengo kartela Juanjo Contreras diseinatzaileak egin du, eta omenaldia egiten dio jaialdiko alfonbra laranjari.

EITBk presentzia nabarmena izango du aurten ere FesTVal jaialdian eta hasi da prestatzen bertan aurkeztuko dituen telebista eta plataformetako edukiak. Ohi bezala, jaialdiaren barruan egingo du denboraldi berriko aurrestreinaldi handia, udazkeneko programazioaren aurkezpena eta jardunaldi profesionala ikus-entzunezko sektorearekin, besteak beste.

Aurten, gainera, FORTA irrati eta Telebista Autonomikoen Erakundeen Federazioak bat egingo du FesTValekin, eta presentzia garrantzitsua izango du edizio honetan, bertako kide den EITBk bezala.

Joseba Fiestrasekin batera, euskal erakundeetako ordezkaritza zabala izan da bertan, tartean Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea; Cristina González, Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren diputatua; María Nanclares, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotzia; eta Daniel Solana, Basquetourreko zuzendaria.