Itxi

EITB TALDEA

ALIANTZA

EITBk TOKIKOMekin elkarlanean egingo du San Joan gauaren zuzeneko emankizuna

EITB MEDIA

Arrasatetik egingo du kontakizun nagusia Ilaski Serranok Goiena TBko Txomin Madinarekin batera, eta bat egingo dute 28 Kanaleko Oinatz Martinezekin, gau berezia Tolosan nola bizi den jakiteko.

  • Ilaski Serrano eta Txomin Madina, iazko emanaldian

    Ilaski Serrano eta Txomin Madina, iazko emanaldian

EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak elkarrekin egingo dute San Joan gaueko emankizun berezia aurten ere. Debagoiena bailarako Goiena komunikazio taldeko telebistak eta Tolosaldeko 28 Kanalak bat egingo dute EITBrekin, 21:55etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango den saio berezian. 

Ilaski Serranok eta Txomin Madinak egingo dute kontakizun nagusia Arrasatetik, Larraitz Zeberio erreportaria lagun dutela. Horrez gainera, udako solstizioaren etorrera beste hainbat lekutan nola bizi duten ere jakingo dugu: Oinatz Martinez izango dugu berriemaile Tolosatik eta Joseba Olagarai Gasteizko Judimendi auzotik.

San Joan gaua 2024

San Joan gaua 2024