30 urte

30 urte

30 urte

Akustikoa

Ikusi zuzenean Gatiburen 303030 kontzertua Gaztearen webgunean, gaur iluntzean

Gaztea

Akustikoa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Gaztearen webgunean eta irratian, 20:00etan hasita.

  • Gatibu 303030 kontzertua

    Gatibu 303030 kontzertua

Gatibuk hartuko du Nøgen taldearen lekukoa Gaztea Irratiaren 30. urteurrena ospatzeko antolatutako Gaztea 303030 kontzertu-sortan gaur iluntzean. Emanaldia akustikoa izango da oraingoan, 20:00etan hasita.

Osasun-egoeraren ondorioz, ez da publikorik izango, baina 30 pertsonentzako GATIBU-GAZTEA pack oroigarriak zozkatu ditugu.

ZUZENEAN jarraitzeko aukera egongo da Gaztearen webgunean, baita irratian ere!

Ekimen berezia, urte berezia ospatzeko

Gaztearen 30. urteurrena ospatzeko kontzertu-esperientzia desberdinak bizitzeko aukera eskaintzea erabaki dugu aurten. Urriaren 30ean Nøgenekin hasitako ekimenak jarraipena izango du datozen hilabeteetako 30. egunean. Azken kontzertua, salbuespen gisa, martxoaren 1ean izango da. Gainerako hilabete guztietan, 30. egunean izango dira kontzertuak.

30 pertsonentzako bizipen berezi eta pertsonalak eskaintzea da helburua. Dena den, lehen bietan ez da posible izango, pandemiaren eraginez erabakitako mugikortasun eta edukiera mugak kontuan hartuta.