30 urte

30 urte

30 urte

Nafarroan

Ikusi zuzenean Zetaken 303030 kontzertua, gaur, Gaztearen webgunean

Gaztea

20:00etan hasiko da zuzenenekoa, eta irratian ere jarraitu ahal izango da.

  • Gatibu 303030 kontzertua

    Gatibu 303030 kontzertua

Zetak taldeak emango du Gaztea Irratiaren 30. urteurrena ospatzeko antolatutako Gaztea 303030 ekimenaren hurrengo kontzertua. Hala, Pello Reparazen bandak hartuko du Gatiburen eta Nøgenen lekukoa. Emanaldia gaur izango da, 20:00etan hasita.

Kasu honetan, 30 pertsonarentzako sarrerak zozkatu ditugu webean, irratian eta sare sozialetan.

ZUZENEAN jarraitzeko aukera egongo da Gaztearen webgunean, baita irratian ere!

Ekimen berezia, urte berezia ospatzeko

Gaztearen 30. urteurrena ospatzeko kontzertu-esperientzia desberdinak bizitzeko aukera eskaintzea erabaki dugu aurten. 30 pertsonari bizipen berezi eta pertsonalak eskaintzea da helburua.