30 urte

30 urte

30 urte

Araban

Badator En Tol Sarmientoren Gaztea 303030 kontzertua

Gaztea

Larunbat honetan, urtarrilaren 30ean, izango da zuzeneko emanaldia. 19:00etan hasita, webgunean eta irratian eskainiko dugu.

  • ETS 303030 kontzertua

    ETS 303030 kontzertua

En Tol Sarmiento taldeak emango du Gaztea Irratiaren 30. urteurrena ospatzeko antolatutako Gaztea 303030 ekimenaren hurrengo kontzertua, larunbat honetan. Emanaldia Araban izango da, toki sekretu batean, 19:00etan hasita.

ZUZENEAN jarraitzeko aukera egongo da Gaztearen webgunean, baita irratian ere! 30 pertsonak izango dute aukera joateko. Sarrerak webgunean, irratian eta sare sozialetan zozkatu ditugu.

Ekimen berezia, urte berezia ospatzeko

Gaztearen 30. urteurrena ospatzeko kontzertu-esperientzia desberdinak bizitzeko aukera eskaintzea erabaki dugu. 30 pertsonari bizipen berezi eta pertsonalak eskaintzea da helburua. Nøgen, Gatibu eta Zetak taldeek hartu dute parte orain arteko emanaldietan.