30 urte

30 urte

30 urte

Donostian

Jarraitu zuzenean Izarok gaur San Telmo museoan emango duen Gaztea 303030 kontzertua!

Gaztea

19:00etan hasita, webgunean eta irratian zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue.

  • Izaro Andres

    Izaro Andres

Izarok Donostiako San Telmo museoan emango du Gaztea Irratiaren 30. urteurrena ospatzeko antolatutako Gaztea 303030 ekimenaren kontzertua, gaur arratsaldean (martxoak 1), 19:00etan hasita.

ZUZENEAN jarraitzeko aukera egongo da Gaztearen webgunean, baita irratian ere! 30 pertsonak izango dute aukera joateko. Sarrerak webgunean, irratian eta sare sozialetan zozkatu ditugu.

Ekimen berezia, urte berezia ospatzeko

Gaztearen 30. urteurrena ospatzeko kontzertu-esperientzia desberdinak bizitzeko aukera eskaintzea erabaki dugu. 30 pertsonari bizipen berezi eta pertsonalak oparitzea da helburua. Nøgen, Gatibu, Zetak eta ETS taldeek hartu dute parte orain arteko emanaldietan.