Ahotsenea

Ahotsenea

Ahotsenea

51. edizioa

Durangoko Azokak Ahotsenean egongo diren kontzertuak aurkeztu ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Egunero hamalau musikari inguru igaroko dira Ahotseneako agertokitik. Kontzertuak ordu erdikoak izango dira; 11:00etan hasi eta 20:30era arte, gutxi gorabehera.

Abenduaren 2tik 6ra euskal sortzaileen kontzertuek eta solasaldiek zipriztinduko dute Durangoko Azokako Ahotsenea gunea. Euskal kultura, musikaren zein literaturaren ildotik, Durangon zehar barreiatuko da, beraz, bost egunetan zehar. Hala, Ahotseneak 11:00etatik 20:30era arte etengabeko musika-errezitaldia eskainiko du, euskal kantari eta talde ezagunenen eskutik.

Lehenengo egunean, adibidez, Lorratzak taldeak irekiko du zuzenekoen zikloa, eta ostean etorriko dira Bostenborren, Gatiburen, Sarkorren, Hi Exkutiboren, Revolta Permanenten eta Baobabs Will Destroy Your Planeten emanaldiak.

Abenduaren 3an, berriz, Elortegi Anayak izango da agertokira ateratzen lehenengoa, eta gerora, The Sparteens, Inun, Keu Agirretxea, Joseba B. Lenoir, Eraso, Izeberg eta Kokein igoko dira taula gainera.

Igandean Beiraren, Labriten, Begiz Begiren, Sirokaren eta Altxaturen doinuek girotuko dute Ahotsenea, eta astelehenean Huntzaren, Liherren, Egurra ta Kittoren eta Zeinkeren txanda izango da.

Azken egunean, alegia, abenduaren 6an, Garilak 26,  Deiedra, Lauroba, Izaro, Perlak eta Etxe aterako dira oholtzara, disko berriak aurkeztera.

AHOTSENEA 2016

_imagen.jpg" />