Azkena Rock

Ekainean, Gasteizen

Reigning Sound eta The White Buffalo, Azkena Rock jaialdira

L.Z. | eitb.eus

Gasteizen ekainaren 19an eta 20an egingo duten jaialdiko kartela itxura hartzen ari da. Hamalaugarren edizioa izango da aurtengoa.

Dagoeneko hamalau artistaren izenak iragarri dituzte Azkena Rock Festival jaialdiaren 14. ediziorako. Reigning Sound eta the White Buffalo dira aurtengo egitaraura batu diren azken bi taldeak.

2001ean sortu zuen Greg Cartwrightek Reigning Sound taldea, eta Two Sides To Every Man lanari esker egin ziren ezagunak, urte berean. Hiru abestiko aurrerapen horren ostean, handik hilabetera gutxi gorabehera, iraupen luzeko lehendabiziko diskoa iritsi zen (Break Up). Gerora, estudioko beste bost proiektu kaleratu dituzte; Time Bomb High School, guztien artean nabarmengarriena.

The White Buffalo, berriz, Jake Smithen proiektua da. Estreinakoz arituko da Espainiako Estatuan. Smithek 2002an egin zuen debuta Hogtied Like A Rodeo lanarekin, eta beste sei disko argitaratu ditu ordutik. Once Upon a Time in the West da, dudarik gabe, aipagarriena.

Egitaraua

Ekainaren 19an eta 20an egingo dute aurten Azkena Rock jaialdia, Mendizabalan, eta hauek dira orain arte baieztatutako taldeak:

ZZ TOP
TELEVISION performing Marquee Moon
RED FANG
BLACK MOUNTAIN
EAGLES OF DEATH METAL
J.D. McPHERSON
REIGNING SOUND
THE DUBROVNIKS
OFF!
THE WHITE BUFFALO
CHUCK RAGAN & THE CAMARADERIE
POWERSOLO
SVEN HAMMOND
HIGHLIGHTS
…eta oraindik baieztatu gabe dauden beste hainbat artista

Sarrerak

Bi eguneko bonua 59 euroan dago eskuragarri (5 euro gehiago ordaindu beharko dute kanpalekura joan nahi dutenek).

nahi dutenek).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea