Azkena Rock

Ekainak 19 eta 20

Cracker eta Nico Duportal Azkena Rock jaialdian egongo dira

Erredakzioa

Cracker taldearen amerikar sustrai sakoneko rocka larunbatean entzungo da Gasteizen, eta Nico Duportal & His Rythm Dudesen txanda ostiralean etorriko da.

  • Crackerrek larunbatean joko du

    Crackerrek larunbatean joko du

Azkena Rock jaialdiaren antolatzaileek ekainean Mendizabalan egongo diren beste bi talderen izenak iragarri dituzte: Crackerrek larunbatean joko du eta Nico Duportal & His Rythm Dudesek ostiralean hartuko du agertokia.

Cracker taldea 90eko hamarkadan sortu zuten, Virginian (AEB), eta 'americana' estiloko musika egin dute harrezkero, Wilco eta The Jayhawks garaikideek bezala: rocka eta countrya nahasten dute, eta estudioko hamar disko argitaratu dituzte. Azkena, Berkeley to Bakersfield bikoitza da, eta kritikariek hitz goxoak izan dituzte lanarentzat.

Nico Duportal paristar musikaria entzuteko parada ostiralean izango da. Rythm Dudes musikariek lagunduta, rockin’ rhythm and bluesa eta jazz swinga uztartzen ditu nola bere kantuetan hala kantu klasikoen moldaketetan.

Horrela gelditu da kartela, honenbestez:

Ostirala, hilak 19
ZZ TOP
TELEVISION plays Marquee Moon
L7
D-GENERATION
BLACK MOUNTAIN
THE DUBROVNIKS
JD McPHERSON
THE WHITE BUFFALO 
LEE BAINS III & THE GLORY FIRES
NICO DUPORTAL AND HIS RHYTHM DUDES
SVEN HAMMOND
HIGHLIGHTS “Villa Bilbao”


Larunbata, hilak 20
MASTODON
RED FANG
CRACKER 
KVELERTAK
EAGLES OF DEATH METAL
OFF!
REIGNING SOUND
JOHN PAUL KEITH
POWERSOLO

Sarrerak

Bi egunetarako bonuaren prezioa 79 eurokoa izango da, eta eguneko sarrerak 52 euroan daude salgai.