Azkena Rock

Ekainaren 17an eta 18an

Blackberry Smoke eta Radio Birdman, Azkena Rock jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Buffalo Killers ere Gasteizen egongo da ekainaren 17an eta 18an egingo duten jaialdian. Sarrerak abenduaren 15etik aurrera egongo dira eskuragarri.

  • Azkena Rock 2015. Argazkia: Tom Hagen

    Azkena Rock 2015. Argazkia: Tom Hagen

Azkena Rock Festival jaialdiak aurreneko iragarpenak egin ditu. Blackberry Smoke, Radio Birdman eta Buffalo Killers dira, hain zuzen, Gasteizko Mendizabalan ekainaren 17an eta 18an arituko diren taldeetako batzuk. Batak zein besteak kontzertu bakarra emango dute 2016an Espainiako Estatuan.

Blackberry Smoke taldeak azken urteetako AEBko rock klasikoa ulertzen laguntzen du. Charlie Starrek zuzendutako boskotea Atlantan jaio zen 2000. urtean.

Bestalde, Radio Birdman rock australiarraren aitzindarietako bat da. Deniz Tek eta Rob Younger dira taldeko gidariak.

Bukatzeko, Buffalo Killers hirukotea ere izango da Arabako hiriburuan.

Sarrerak

Abenduaren 15ean jarriko dituzte salgai jaialdirako sarrerak, ohiko salmenta lekuetan.