Azkena Rock

2016ko edizioa

Refused, 091 eta Daniel Romano, Azkena Rock jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Duela egun batzuk jakinarazi genuenez, Blackberry Smoke eta Radio Bridman ere izango dira Arabako hiriburuan.

Ekainaren 17an eta 18an Gasteizen egingo duten Azkena Rock Festival jaialdiak Mendizabalan arituko diren hiru talderen izenak iragarri ditu gaur: Refused, 091 eta Daniel Romano. Gainera, duela egun batzuk jakinarazi genuenez, Blackberry Smoke eta Radio Bridman ere izango dira Arabako hiriburuan.

1991an jaio zen Refused taldea Suedian, eta handik sei urtera The Shape Of Punk to Come argitaratu zuten. Lan horrek sekulako eragina izan zuen hardcore punk musikaren munduan. Urtebetera banandu egin zen taldea, baina 2012an berriro ekin zioten lanari.

091 taldeak, berriz, 2016an bira egingo ztela eman zuen jakitera urrian. Azken kontzertua duela 20 urte eman zuten.

Bukatzeko, aurreikusitakoaren arabera, Daniel Romano kanadiarraren zuzenekoak aho zabalik utziko du Azkena Rockeko publikoa.

ckeko publikoa.