Azkena Rock

Iragarpena

Jared James Nichols, Azkena Rock Festival jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Artista iparamerikarrak Mendizabalako oholtza zapalduko du ekainean, jaialdiaren antolatzaileek iragarri dutenez.

  • Argazkia: Tom Hagen

    Argazkia: Tom Hagen

Jared James Nichols berak sare sozialen bidez albistea eman ostean, Azkena Rock Festival jaialdiko antolatzaileek baieztatu egin dute aipatu artista Mendizabalan arituko dela ekainean.

Hala, gazte iparamerikarrak blues rock doinuz jantziko du Arabako hiriburua ekainaren 17an eta 18an. Erik Sandinekin eta Dennis Holmekin batera, Old Glory & The Wild Revival lana aurkeztuko du. Iaz argitaratu zuen diskoa, eta berori aurkezteko, bira luzea egin zuen.

Oraindik, kartelburu bakarra (Primal Scream) iragarri dute Azkena Rockerako, baina beste hainbat talderen emanaldiak ere iragarri dituzte, Vintage Troublerena, Supersuckersena, Marky Ramone's Blitzkriegena, The Coupena, Cobrarena, Blackberry Smokerena, Refusedena, Radio Birdmanena eta Buffalo Killersena, kasu.

Halaber, Gütterdammerung ikuskizuna hartuko du Gasteizek egun horietan.