Azkena Rock 2023

Iragarpena

Lucinda Williams Azkena Rock Festival jaialdiari batu zaio

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainaren 17an eta 18an egingo dute Gasteizen Azkena Rock jaialdiaren 2016ko edizioa.

Lucinda Williams Azkena Rock Festival jaialdian arituko da, ekainaren 17tik 18ra. AEBko rock musikan erreferente den abeslariak kontzertu bakarra emango du 2016an Espainiako Estatuan.

Miller Williamsen alaba da bera, eta hogei urte inguru zituenean barneratu zen musikaren munduan. 80ko hamarkadaren amaieran, "Changed the Locks" kantua irrati estatubatuar guztietara iristea lortu zuen. Gainera, Tom Pettyk abesti horren moldaketa egin zuen.

Harrezkero, arrakastaren bideari adarretatik eutsita ibili da Williams. Hala, The Ghost of Highway 20 azken lana besapean hartuta helduko da udan Mendizabalara. Gainera, iragan astean iragarri genizuenez, Jared James Nichols ere Gasteizen egongo da, ekainean.

Orain arteko iragarpenak

Primal Scream

Lucinda Williams

Gutterdammerung feat. Henry Rollins

Blackberry Smoke

Vintage Trouble

Refused

Radio Birdman

Supersuckers

091

Marky Ramone's

Blitzkrieg

The Coup

Daniel Romano

Buffalo Killers

Luke Winslow-King

The London Souls

Jared James Nichols

Cobra

Raveneye

The Flying Scarecrow

Sarrerak

Bi eguneko bonua 76 euroan dago eskuragarri. Kanpalekura joan nahi dutenek 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

dy>
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena