Azkena Rock

Ekainean, Gasteizen

Danzig taldea Azkena Rock Festival jaialdian arituko da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Europan aurten emango duen kontzertu bakarra izango da Gasteizkoa. Ekainaren 17an eta 18an egingo dute Azkena Rock, Mendizabalan.

  • Danzig azkena

    Danzig azkena

The Whoren iragarpenetik ordu gutxi igaro direnean, Azkena Rock Festival jaialdiak Danzig taldearen emanaldia gehitu dio aurtengo egitarauari. Aipatzekoa da Europan 2016an emango duen zuzeneko bakarra izango dela Arabako hiriburukoa. Oraindik zehaztu gabe dago, ordea, emanaldia ekainaren 17an ala 18an izango den.

1987an sortu zuen Danzig taldea Glenn Danzig abeslariak, The Misfits taldea utzi zuenean. Betidanik izan dute oinarri heavy metala eta hard rock musika, baina aurreneko diskoetako abestiek blues ukituak ere badituzte.

Iazko azaroan argitaratu zuten azken diskoa: Skeletons. Horrekin, hamar dira guztira taldeak kaleratutako estudioko lanak. Besteak beste, Elvis Presleyren, Aerosmithen, Black Sabbathen eta ZZ Topen kantuak moldatu zituzten Skeletons proiektuan.

Orain arteko iragarpenak

Primal Scream

Lucinda Williams

Gutterdammerung feat. Henry RollinsEuropan

Blackberry Smoke

Vintage Trouble

Refused

Radio Birdman

Supersuckers

091

Marky Ramone's

Blitzkrieg

The Coup

Daniel Romano

Buffalo Killers

Luke Winslow-King

The London Souls

Jared James Nichols

Cobra

Raveneye

The Flying Scarecrow

Sarrerak

Bi eguneko bonua 76 euroan dago eskuragarri. Kanpalekura joan nahi dutenek 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.