Azkena Rock

2017ko ekainaren 23an eta 24an

Cheap Trick, Inglorious eta Cranck County Darevills, Azkena Rocken

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainaren 23an eta 24an Gasteizen egingo duten jaialdirako sarrerak eskuragarri daude jada.

  • Cheap Trick

    Cheap Trick

Azkena Rock Festival 2017ko ekainean itzuliko da Arabako hiriburura. Hain zuzen ere, ekainaren 23an eta 24an egingo dute jaialdia, ohiko lekuan, hots, Mendizabalan.

Oraindik denbora asko falta bada ere, antolatzailek hasi dira dagoeneko lehendabiziko taldeak iragartzen, eta horien artean daude Cheap Trick, Inglorious eta Cranck County Daredevills.

Duela sei urte aritu ziren azkenengoz Gasteizen Cheap Trick taldekoak; Azkena Rocken bertan. Datorren urtean, lan berria esku artean dutela igoko dira oholtzara, orain dela gutxi argitaratu dute eta Bang, Zoom, Crazy… Hello diskoa.

Bestalde, Ingloriousek hard rock musikarekiko duen errespetuaren eta maitasunaren lekuko ere izango dira 2017ko ekainean Azkena Rockera gerturatzen direnak. Otsailean, kaleratutako diskoan nabaria da Led Zeppelinen, Deep Purpleren, The Rolling Stonesen eta Bad Companyren eragina.

Bukatzeko, Ashevilletik, Ipar Karolinatik, iritsiko dira Cranck County Daredevils taldekoak. Hainbat urtez isilunean egon ostean, indartsu aterako dira berriro agertokira.

Sarrerak

Bi eguneko abonamendua 75 euroan dago eskuragarri (+ banaketa gastuak). Kanpalekura joan nahi dutenek, berriz, 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

Informazio gehiago, jaialdiaren webgune ofizialean.