Azkena Rock

Ekainaren 23an eta 24an

Union Carbide Productions taldea Azkena Rock jaialdian arituko da

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Gasteizen 2017ko ekainean emango duten kontzerturako elkartuko da berriro aipatu taldea. Aurreikusitakoaren arabera, ez dute beste emanaldirik eskainiko.

  • Union Carbide Productions

    Union Carbide Productions

Union Carbide Productions suediarrak Azkena Rock Festival jaialdian izango dira ekainean. 80ko eta 90eko hamarkadetan askorentzat rock talde onena izandakoak berriro elkartzeko erabakia hartu du, helburu bakar batekin: Azkena Rock Festival jaialdian aritzea.

Garai hartan Kurt Cobainen eta Sonic Youthen talde gustukoenetako bat izan zen, In the Air Tonight estreinako diskoak arrakastaren bidera eraman zituenean.

Denborarekin, baina, banantzea erabaki zuten. Hala, 1993ko banaketaren ostean, Ebbot Lundbergek, Ian Personek eta Bjorn Olssonek The Soundtrack of Our Lives taldea sortu zuten. Nolanahi dela, Union Carbide Productions taldearen hastapenetako partaideak egongo dira Azkena Rock Festival jaialdian.

Egitaraua

Ekainak 23 eta 24, Mendizabala

Cheap Trick

Union Carbide Productions

Inglorious

Crank County Daredevils

Sarrerak

Bi eguneko bonua 75 euroan dago salgai.