Azkena Rock

Iragarpenak

MC5 eta The James Taylor Quarter Azkena Rock jaialdian arituko dira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainaren 22an eta 23an egingo dute Mendizabalan Azkena Rock jaialdia. Han, duela egun batzuk iragarritako Joan Jett eta Nebula ere egongo dira.

  • Azkena Rock 2018

    Azkena Rock 2018

Azkena Rock Festival jaialdiak bi artista gehitu dizkio 2018ko egitarauari. Ekainaren 22an eta 23an egingo dute Gasteizen aipatu festibala, non MC5 eta The James Taylor Quarter arituko diren. Gainera, aurretik iragarritako Joan Jett eta Nebula izango dira Arabako hiriburuko rock jaialdi ezagunenean. MC5 taldeak Espainiako Estatuan emango duen kontzertu bakarra izango da; kasu honetan, MC50 izenarekin aterako dira oholtzara.

Detroiten jaio zen MC5 60ko hamarkadan, eta denbora gutxian punk eta hard rock musikaren etorkizuna zehaztu zuten. Energiaz betetako aurkezpenak egiten zituzten, eta garai hartan argitaratutako hiru diskoak talde ezagun askok moldatu zituzten geroago: Dammedek, Rage Against The Machinek, The Hellacoptersek, Pearl Jamek eta Jeff Buckleyk, kasu.

2004an berriro elkartu ziren bira luze bat egiteko asmoarekin, eta orduantxe zapaldu zuten estreinakoz Espainiako Estatua. Orain, Gasteizen izango da Wayne Kramer taldearen 50. urtemuga ospatzen, MC50 izena hartuta.

Bestalde, The Prisioners taldea desegin ostean, James Taylor britainiarrak The James Taylor Quarter sortu zuen 80ko hamarkadan, acid jazz eta jazz funk musika oinarri.

Ekainak 22 eta 23

Mendizabala, Gasteiz

JOAN JETT AND THE BLACKHEARTS
MC50- Tour 50 aniversario
THE BEASTS OF BOURBON
THE DREAM SYNDICATE
THE JAMES TAYLOR QUARTET
NEBULA
SOL LAGARTO
THE ALLNIGHTERS
TUTAN COME ON

Sarrerak:

Bi eguneko txartel berezia 75 euroan egongo da eskuragarri urriaren 24ra arte (egun hori barne). Sarrerak jaialdiaren webgune ofizialean eskura daitezke.