Azkena Rock

Ekainaren 22an eta 23an

Berri Txarraken kontzertua iragarri du Azkena Rock jaialdiak

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Ekainaren 22an eta 23an egingo dute Arabako hiriburuko musika jaialdi ezagunena. BECeko Bizkaia Arena bete ostean, Mendizabalan arituko da talde nafarra.

  • Berri Txarrak, BECen. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Berri Txarrak, BECen. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Azkena Rock jaialdiak jakitera eman duenez, ekainaren 22an eta 23an Gasteizen egingo duten jaialdi ezagunean Berri Txarrak taldea ere arituko da. BECeko Bizkaia Arena bete ostean, Infrasoinuak diskoa aurkeztuko du hirukote nafarrak Mendizabalan. 2006an ere izan ziren bertantxe, eta hamabi urte geroago esperientzia errepikatzeko gogoz daudela dirudi.

Gainera, antolatzaileek iragarri dute aurki itxiko dutela edizio honetako egitaraua. Van Morrison rock musikaren aitzindari nagusienetakoa izan zen azken iragarpenetako bat. Urteen joan-etorrian, bakarlari lanetan, hogeita hamar diskotik gora argitaratu ditu, besteak beste, R&B, jazz, blues, folk doinuak uztartuz, eta bere musikak eragin zuzena izan du Bruce Springsteenen edota Elvis Costelloren abestietan.

Belfasten 1945ean jaiotako artista entzutetsuaren emanaldia ez ezik, Mott The Hoople, Dead Cross, Nuevo Catecismo Catolico eta The Soul Jacket taldeen zuzenekoak ere iragarri ditu Azkena Rockek.

Dakizuenez, ekainaren 22an eta 23an egingo dute aurtengo edizioa, eta hantxe arituko dira Joan Jett eta Gluecifer ere.

Kontzertuak

Ekainaren 22an eta 23an, Mendizabalan

VAN MORRISON
JOAN JETT AND THE BLACKHEARTS
MOTT THE HOOPLE
GLUECIFER
MC50- Tour 50 aniversario
TURBONEGRO
DEAD CROSS
THE BEASTS OF BOURBON
MAN OR ASTRO-MAN?
THE DREAM SYNDICATE
NEBULA
LORDS OF ALTAMONT
THE JAMES TAYLOR QUARTET
THEE HYPNOTICS
NUEVO CATECISMO CATÓLICO
SOL LAGARTO
THE SOUL JACKET
THE ALLNIGHTERS
TUTAN COME ON
MAMAGIGI'S

BERRI TXARRAK

Trashville
THE 5.6.7.8’S
REVEREND BEAT-MAN feat. SISTER NICOLE IZOBEL GARCIA
DEX ROMWEBER DUO
WOLF WOLF
DEAD ELVIS & HIS ONE MAN GRAVE
HUGO RACE & MICHELANGELO RUSSO
THE SENSATIONAL SECOND COUSINS
HOMBRE LOBO INTERNACIONAL

Sarrerak

Abonamendu berezia 95 euroan dago eskuragarri (+ banaketa gastuak). Martxoaren 6ra arte eros daiteke prezio horretan bi eguneko txartela. Gerora, 110 eurotan salduko dituzte abonamenduak.

Jaialdiaren webgune ofizialean daude salgai sarrerak.