Azkena Rock 2022

Ekainaren 22an eta 23an

Azkena Rock jaialdiak Rival Sonsen kontzertua gehitu du egitaraura

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Gainera, The Sheepdogs bigarren kontzertu bat emango du Gasteizen; kasu honetan, Mendizabalan bertan.

  • Rival Sons

    Rival Sons

Azkena Rock Festival jaialdiak azken hiru iragarpenak egin ditu ustez egitaraua erabat itxita zegoenean: Rival Sons, The Sheepdogs eta Bloodshot Bill. Hiru talde horiek ekainaren 22an eta 23an arituko dira Gasteizko Mendizabalan.

 

The Sheepdogsek bi emanaldi eskainiko ditu Arabako hiriburuan: bata Andre Mari Zuriaren plazan izango da (doako kontzertua); bestea, berriz, Mendizabalan bertan iragarri dute, jarraitzaileen eskaria betetze aldera.

Bestalde, Dex Rowember Duok bertan behera utzi du Gasteizen eman behar zuen zuzenekoa, eta Bloodshot Billek hartuko du haren tokia.

Kontzertuak, egunez egun

Ekainak 22

VAN MORRISON

MC50

CHRIS ROBINSON BROTHERHOO

DEAD CROSS

RIVAL SONS

URGE OVERKILL plays 'SATURATION'

NEBULA

MAN OR ASTRO-MAN?

THE SHEEPDOGS

THEE HYPNOTICS

THE ALLNIGHTERS

THE SOUL JACKET

TUTAN COME ON

Trashville: THE 5.6.7.8’S/ BLOODSHOT BILL/ DEX ROMWEBER DUO/ THE SENSATIONAL SECOND COUSINS/ HOMBRE LOBO INTERNACIONAL DJak: DIEGO RJ/ TOMÁS COWABUNGA/  J.F. LEÓN/ TONI LOVE

Andre Mari Zuriaren plaza: THE SHEEPDOGS

Ekainak 23

JOAN JETT AND THE BLACKHEARTS

MOTT THE HOOPLE

GLUECIFER

TURBONEGRO 
THE BEASTS OF BOURBON

BERRI TXARRAK

URGE OVERKILL plays TOM PETTY

THE DREAM SYNDICATE

NUEVO CATECISMO CATÓLICO

LORDS OF ALTAMONT

SOL LAGARTO

MAMAGIGI'S

Trashville: REVEREND BEAT-MAN feat. SISTER NICOLE IZOBEL GARCIA/ DEAD ELVIS & HIS ONE MAN GRAVE/ WOLF WOLF/ HUGO RACE & MICHELANGELO RUSSO DJak: FERNANDO NAVARRO/ AC/DJ/ PARTY HARD DJ/ EL VIEJO ZORRO Y LA GALLINA

Andre Mari Zuriaren plaza: THE JAMES TAYLOR QUARTET

Sarrerak

Abonamenduak 115 euroan daude salgai (+ banaketa gastuak). Eguneko sarrerak 59 euroan eskura daitezke (+ banaketa gastuak) Azkena Rock jaialdiaren webgune ofizialean.



  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena