Azkena Rock

2019ko ekainean

Wilco, datorren urteko Azkena Rock Festival jaialdiko lehenengo iragarpena

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Ekainaren 21ean eta 22an egingo dute jaialdia 2019an. Oraingoz, Wilcoren zuzenekoa soilik iragarri dute. Espainiako Estatuan datorren urtean Wilcok emango duen kontzertu bakarra izango da Gasteizkoa.

  • Wilco

    Wilco

30.000 lagun inguru batu dira asteburuan Gasteizko Azkena Rock Festival jaialdian. Mendizabalan eguraldi ona eta rock musika izan dira protagonista ostiralean eta larunbatean.

Aurtengo edizioa bukatuta, 2019ko jaialdian jarri dute arreta antolatzaileek. Izan ere, egun hauetan jakin dugu dagoeneko itxita dituztela datorren urteko zenbait kontzertu. Ekainaren 21ean eta 22an egingo dute jaialdia 2019an, eta Wilco izango da Arabako hiriburuan arituko den taldeetako bat.

Jaialdian bertan jarri zituzten salgai hurrengo ediziorako bonuak, 80 euroan.

Wilco

Uncle Tuperlo taldearen banaketatik sortu zuten Wilco, 1994an, eta, urteen joan-etorrian, rock alternatiboaren ikur bilakatu da Chicagoko seikotea.

2019an zuzeneko bakarra eskainiko dute Espainiako Estatuan: ekainean Gasteizen emango dutena, hain zuzen ere.