Azkena Rock

Ekainak 21-22

Melvinsek ez du Azkena Rock Fest jaialdian joko

eitb.eus

Dale Crover estatubatuar taldeko bateria-jotzaileak lesioa du bizkarrean, eta taldeak bertan behera utzi du Europako bira.

  • Azkena Rock 2018

    Ekainaren 21 eta 22an egingo dute Azkena Rock Fest, Gasteizen. Argazkia: Tom Hagen.

Melvins estatubatuar talde mitikoa ez da egongo Azkena Rock Fest ekainaren 21 eta 22an Gasteizen egingo duten jaialdian.

Dale Crover grungearen aitzindari izan zen taldeko bateriak Melvinsen sare sozialen bidez iragarri duenez, lesioa du bizkarrean, eta, ondorioz, ezingo dute Europako birarik egin.

Melvins larunbateko 23:20rako iragarrita zeuden Azkenan.