Azkena Rock

Iragarpena

Incubus taldea Azkena Rock Festival jaialdian izango da

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Talde kaliforniarrak sare sozialen bidez jakinarazi du Gasteizko musika jaialdian parte hartuko duela 2020ko ekainean.

  • Incubus taldea. Argazkia: Facebook

    Incubus taldea. Argazkia: Facebook

Incubus talde kaliforniarrak Azkena Rock Festival jaialdian hartuko du parte, Facebook bidez iragarri duenez. Nu metal estiloaren aitzindaria izan da banda S.C.I.E.N.C.E diskoarekin. Horrez gain, rock alternatiboa landu du Morning view eta Make yourself lanekin.

Horiek guztiak errepasatzeko Gasteizen izango da Incubus 2020ko ekainaren 19an eta 20an egingo den jaialdian.

Horrenbestez, orain arte iragarritako izeneki batera osatuko du kartela: Patti Smith, Social Distortion, L7, Fu Manchu, Reverend Horton Heat, The Sleepwater Band eta The Faithless.