Azkena Rock

Ekainak 19 eta 20

Azkena Rock Festival jaialdiak egunez eguneko egitaraua jakinarazi du

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

John Fogerty, Patti Smith, Incubus, Brian Wilson, Suzi Quatro eta Social Distortion dira aurtengo kartelburu nagusiak, nahiz eta oraindik iragarpen gehiago espero diren.

  • Social Distorsion

    Social Distorsion

Azkena Rock Festival jaialdiak 19. edizioa egingo du ekainaren 19an eta 20an, Gasteizen. John Fogerty, Patti Smith, Incubus, Brian Wilson, Suzi Quatro eta Social Distortion dira aurtengo kartelburu nagusiak, nahiz eta oraindik iragarpen gehiago espero diren.

Bonuak (128,50 euro) zein eguneko sarrerak (71,50 euro) salgai daude jada.

Ekainak 19, ostirala

Lehen egunean, John Fogerty eta Brian Wilson mitikoak igoko dira agertokira. Halaber, Suzi Quatro ez ezik, Social Distortion punk rock kaliforniarraren ikurretako bat ere egongo da Mendizabalan, disko berria aurkezten.

Horiez gain, Drive-By Truckers, The Adicts britainiarra, Robyn Hitchcock eta Reverend Horton Heat jaialdiko lehen eguna girotzen arituko dira.

The Steepwater Band, Ray Collins' Hot Club, Wicked Wizzard eta Derby Motoreta’s Burrito Kachimba taldeek itxiko dute ostiraleko kartela.

Ekainak 20, larunbata

Bigarren eguneko eskaintza ere ez da atzean geratuko. Patti Smith handia izango da larunbateko protagonista nagusia Medizabalan, Incubus taldearekin batera. 2020an estatu espainiarrean bandak eskainiko duen kontzertu bakarra izango da. 

Ondoren, gaua osatzeko, honako talde hauek joko dute: L7, Fu Manchu, Shooter Jennings, Baroness, Tahúres Zurdos, The Wildhearts, DeWolff, The Faithless eta Petróleo.

Kanpalekua

Mendizabalatik bost minutura dagoen kanpalekuan tokia hartzeko epea zabalik dagoela jakinarazi dute antolatzaileek, baita hainbat herritatik antolatzen diren bidaietarako txartelak erosteko ere. Azkena Rockeko webgunean daude salgai.