Oinarriak

  1. Edozein taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek...

  2. Parte hartzeko talde bakoitzak nahi adina BIDEOKLIP aurkeztu ahal izango ditu.

  3. BIDEOKLIP bakoitzak gutxienez 1’ iraupena izango du.

  4. Edozein abesti erabili ahal izango da horretarako.

  5. Bidaltzeko bi modu egongo dira:

    Internet bidez bideoa igotzea,
    www.eitb.com/eu/gaztea atarian sartuta.
    DVD-a ondorengo helbidea bidaltzea
    (formatu posibleak .AVI, .MPEG,...):
    BIDEOKLIP lehiaketa
    GazteaMiramon Pasealekua,172
    20014 DONOSTIA ( Gipuzkoa )

    DVDa bidaltzen dutenek hainbat datu gaineratu beharko dute: bideoaren izenburua, taldearen izena, herria, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa. Internet bidez igotzen dituztenek formulario batean eman beharko dituzte datu horiek. Maitzaren 21anizango da lanak jasotzeko azken eguna.

  6. Epaimahai independente batek jasotako BIDEOKLIP guztien artean aurre-aukeraketa bat egingo du eta 20 bideo aukeratuko ditu.

  7. Aukeratutako bideo horien artean botaketa bat egingo da www.eitb.com/eu/gaztea atarian. Botaketa horrek 2 fase izango ditu:

    • Maiatzaren 24tik ekainaren 1era: Lehenengo botaketa egingo da. Epaimahaiak hautatutako 20 bideoak bozkatu ahal izango dira.
    • Ekainaren 1etik 5era: Boto gehien dituzten 5 Bideoklipak finalera pasako dira. Boto guztiak 0an jarriko dira, berriz botaketa hasteko.
  8. Ekainaren 5ean "dida!" saioan emango da jakitera zein izan den bideo irabazlea. Irabazleak 3.000 euroko saria izango du.

  9. Gaztearen BIDEOKLIP lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. EITBk eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko edota irratian eta telebistan emititzeko.

  10. Datu pertsonalen tratamentua

    • Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, ordezkariak eta parte-hartzaileek badakite eta onartu egiten dute lehiaketa honetan parte hartzeko ematen dituzten datu pertsonalak EITBren fitxategi batean gordeta geratuko direla, oinarri hauetan jasota dagoen moduan kudeatzeko.
    • Oinarrietan zehazten da lehiaketan parte hartzeko zer datu pertsonal behar diren. Datu horiek eman nahi ez izateak lehiaketan parte hartu ezin izatea ekarriko du.
    • Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskatzen diren datu guztiak eman beharko ditu eta guraso edo tutorearen baimena izan beharko du. Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
    • Parte-hartzaileak antolatzaileen fitxategian sartu dituen datu pertsonalak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du. Eskaera idatziz egin beharko du, gutun baten bidez. Gutunazalean “ Bideoklip lehiaketa GAZTEA “erreferentzia jarri eta, Nortasun Agiri Nazionalaren edo identifikatzeko balio duen beste agiri ofizialen baten kopia batekin batera, EITBko Gardentasun Zuzendaritzara bidali, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilboko helbidera.
  11. Gazteak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.

  12. Gazteak oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango du eta hala eginez gero, behar bezala jakinarazi beharko ditu.

  13. Lehiaketaren lurralde-eremua eta forua

    Lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero, irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.

Irratia zuzenean