Bideoklipak

Kontzertua

Thirty Seconds To Mars Bilbon arituko da apirilean

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Martxoan hasiko dute bira europarra, eta Madril eta Bartzelona harrapatu ostean, Bizkaiko hiriburura iritsiko dira Thirty Seconds To Mars taldekoak.

  • Thirty Seconds To Mars. Argazkia:EFE

    Thirty Seconds To Mars. Argazkia:EFE

Thirty Seconds To Mars taldeak iragarri du martxoan, apirilean eta maiatzean Europatik bira egingo dutela, eta tartean Espainiako Estatuan ere izango direla. Hala, apirilaren 12an Madrilen dute hitzordua; egun bat geroago, Bartzelonan, eta apirilaren 14an Bilboko CUBEC! aretoa astinduko dute.

Gaur egungo zuzeneko indartsuenetakoa du aipatu taldeak. Halaxe erakutsi zuen, besteak beste, MTV VMA sarietan. Gainera, azaroaren 12an banatuko dituzten MTV European Music Awards sarietarako daude izendatuta, Best Alternative sailean.

Sarrerak

Urriaren 11n jarriko dituzte salgai kontzertu horietarako sarrerak livenation.es webgunean (10:00etatik aurrera), aurresalmenta esklusiboan. Bestalde, urriaren 13an ohiko salmenta lekuetan egongo dira eskuragarri sarrerak: livenation.es eta ticketmaster.es webguneetan eta Ticketmaster sarean (FNAC, Halcon Bidaiak eta Carrefour), 09:00etatik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika