Bideoklipak

Kontzertua

Thirty Seconds To Mars Bilbon arituko da larunbatean

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Martxoan hasi zuten bira europarra, eta Madril eta Bartzelona harrapatu ostean, Bizkaiko hiriburura iritsiko dira Thirty Seconds To Mars taldekoak.

  • Thirty Seconds To Mars. Argazkia:EFE

    Thirty Seconds To Mars. Argazkia:EFE

Thirty Seconds To Mars taldeak aspaldi iragarri zuen martxoan, apirilean eta maiatzean Europatik bira egingo dutela, eta tartean Espainiako Estatuan ere izango direla. Hala, ostegun honetan Madrilen dute hitzordua; egun bat geroago, Bartzelonan, eta larunbatean 14an Bilboko CUBEC! aretoa astinduko dute.

Gaur egungo zuzeneko indartsuenetakoa du aipatu taldeak. Halaxe erakutsi zuen, besteak beste, MTV VMA sarietan. Gainera, azaroaren 12an banatuko dituzten MTV European Music Awards sarietarako daude izendatuta, Best Alternative sailean.

Sarrerak

Ohiko salmenta lekuetan daude eskuragarri sarrerak: livenation.es eta ticketmaster.es webguneetan eta Ticketmaster sarean (FNAC, Halcon Bidaiak eta Carrefour).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika