Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Filtrazioa

San Smith, Azealia Banks eta Brandon Flowers, Bilbao BBK Liven?

N.V. / L.Z. | eitb.eus

Uztailean Kobetamendin izango den Counting Crows taldeak sare sozialen bidez zabaldu duenez, The Killerseko abeslaria eta aipatu beste bi artistak BBK Liven arituko dira.

Counting Crows taldeak azken orduetan sare sozialen bidez egindako iragarpenak zeresana eman du Interneten. Izan ere, talde estatubatuarrak zabaldu duenez, Sam Smith, Azealia Banks eta Brandon Flowers (The Killers taldeko burua) izango ditu lagun Kobetamendin, uztailaren 9tik 11ra.

Horrenbestez, badirudi gutxika Bilbao BBK Live jaialdiaren hamargarren urtemugako kartela osatzen ari direla. Orain arte, besteak beste, Muse, The Jesus & Mary Chain, Ben Harper eta Counting Crows taldeen zuzenekoak zeuden iragarrita.

Berria jakin ostean, jaialdia antolatzen duen Last Tour International enpresa bizkaitarrarekin harremanetan jarri da eitb.eus, baina antolatzaileek ez dute sare sozialetan zabaldu den albistea baieztatu. Beraz, oraindik ez dago iragarpen ofizialik.

counting crows pantallazo facebook