Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Jaialdia

Mumford and Sons, Bilbao BBK Live jaialdiko bigarren kartelburua

L.Z. | eitb.eus

Uztailaren 9tik 11ra Bizkaiko hiriburuan arituko diren beste bi talderen izenak eman dituzte gaur antolatzaileek.

10 urte beteko ditu uztailean Bilbao BBK Live jaialdiak, eta Mumford & Sons izango da, Muserekin batera, edizio honetako kartelburuetako bat.

Espainiako Estatuan 2015ean britainiarrek emango duten zuzeneko bakarra izango da Bizkaiko hiriburukoa. 2007. urtean jaio zen taldea, eta, batik bat, Londreseko mendebaldeko folk musika lantzeagatik egin zen ezagun.

Sigh No More lehendabiziko diskoari esker, Britainia Handiko salmenta-zerrenden bigarren tokian kokatzea lortu zuten, eta harrezkero musika-jaialdietan lekua hartzen doan dira.

Bestalde, Of Monsters And Men islandiarren zuzenekoa iragarri dute gaur bertan. 2011tik kontzertuz kontzertu dabilen talde honek indie, folk eta pop-rock musika uztartu zuen estudioko aurreneko diskoan. Orain, bigarren lana prestatzen dabiltza.

Kontzertuak

Hauek dira orain arte baieztatutako taldeak:

MUSE

MUMFORD & SONS

Of Monsters and Me

THE JESUS AND MARY CHAIN
ALT-J
BEN HARPER & THE INNOCENT CRIMINALS
COUNTING CROWS
FUTURE ISLANDS
AZEALIA BANKS
THE CAT EMPIRE
CAPITAL CITIES
THE TING TINGS
KODALINE
DELOREAN
SHAKA PONK
SHEPPARD
TRIGGERFINGER
ZOOT WOMAN
ARIZONA BABY
ZEA MAYS
THE LONDON SOULS
NOVEDADES CARMINHA

Sarrerak

Hiru eguneko bonua 115 euroan dago salgai, ohiko salmenta tokietan.