Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailaren 7tik 9ra

Arcade Fire, Bilbao BBK Live jaialdiko kartelburuetako bat

N.V. / L.Z. | EITB.EUS

Quebecen sortutako taldea Bilbao BBK Live jaialdian arituko da udan, Pixies, Foals, M83 eta New Order taldeekin batera. Europan bi kontzertu emango ditu.

Arcade Fire talde kanadarra Bilbao BBK Live jaialdiko hamaikagarren edizioko kartelburuetako bat izango da. Hala, uztailaren 7tik 9ra Kobeta mendiak hartuko duen festibalean izango da Quebeceko taldea.

2001ean sortu zenetik estudioko lau disko kaleratuta, egungo indie rock musikaren erreferente eztabaidaezina da Arcade Fire. Duela urte batzuk, Guggenheim museoko zabalgunean jo zuten, The Suburbs diskoa aurkezteko biraren baitan.

Europan bi zuzeneko emango ditu uda honetan: bata Bilbon eta bestea Portugalen.

Hori horrela, Bizkaiko hiriburuko jaialdian kartelburu izango da, Pixies eta Foals taldeekin batera. Gainera, aurtengo edizioan, M83, New Order, Hot Chips, Years & Years, WAS, José González, Father John Misty, Courtney Barret, Wolf Alice eta Hola a Todo el Mundo igoko dira oholtza gainera.

Kartelburuak

Dagoeneko hiru dira orain arte iragarritako kartelburuak. Dena den, eguneko kartelburu bat baino gehiago egongo direla jakinarazi dute gaur antolatzaileek.

Sarrerak

Hiru eguneko bonua 116 euroan dago eskuragarri. Kanpalekura joan nahi dutenek 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

te.

te.

te.

te.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • BBK Live 2024