Bilbao BBK Live

Bilbao BBK Live

2016/10/11

13:01

Bilbao BBK Live

Uztailaren 6tik 8ra

Depeche Mode, Bilbao BBK Live jaialdiko lehenengo kartelburua

N.V. / L.Z. | EITB.EUS

Hirugarrenez arituko da Kobeta mendian talde ingelesa. 2009an eta 2013an Bilbao BBK Liveko oholtza zapaldu ostean, 'Spirit' diskoa aurkeztuko dute 2017an.

0:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Depeche Mode taldearen pop-rock elektronikoak berriro bustiko du Bilbao BBK Live jaialdia. Aurten hamaikagarren edizioa hartuko du, uztailaren 6tik 8ra, Bizkaiko hiriburuko Kobeta mendiak.

Hala, Dave Gahanek gidatzen duen taldea Spirit diskoa aurkezteko gogoz iritsiko da Bilbora, "Global Spirit Tour" biraren baitan. Horixe da, behintzat, Milanen gaur bertan emandako prentsaurrekoan adierazi dutena. EiTB ere bertan izan da, eta bihar emango du taldeari egindako elkarrizketa.

Estudioko hamalaugarren lana izango da aipatutakoa, Delta Machine proiektu arrakastatsuaren ondorengoa.

Guztira, 100 milioi diskotik gora saldu ditu Depeche Modek, eta 3 milioi jarraitzaileren aurrean aritu dira, mundu osoan.

Sarrerak

Hiru eguneko bonuak eskuragarri daude jada, ohiko salmenta lekuetan, 86 euroren truke.



>

>

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;