Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailaren 6tik 8ra, Bilbon

Two Door Cinema Club, Phoenix eta Fleet Foxes, Bilbao BBK Livera

EITB.EUS

2013an Kobeta mendia bisitatu zuen talde irlandarrak ez ezik, Phoenix frantsesak, Fleet Foxes estatubatuarrak eta Hegoafrikako Die Antwoord batu dira Bilboko musika jaialdi ezagunenera.

  • Phoenix. Argazkia: Tom Hagen

    Phoenix. Argazkia: Tom Hagen

Uztailaren 6tik 8ra Bizkaiko hiriburuko Kobeta mendian egingo duten Bilbao BBK Live jaialdiak hainbat iragarpen egin ditu gaur. Hain zuzen ere, Two Door Cinema Club, Phoenix, Fleet Foxes eta Die Antwoord taldeen zuzenekoak gehitu dituzte egitaraura. Fleet Foxes berriro elkartu da, 2012an banandu ostean, eta duela egun batzuk 2017ko edizioko lehenengo kartelburua jakinarazi zuten: Depeche Mode. Musika elektronikoa lantzen duen talde britainiarrak uztailaren 6an astinduko du Bilbo.

Iragarpen horiek ez ezik, antolatzaileek azpimarratu dute Basoa guneak tokia izango duela datorren urteko jaialdian ere. Dantza egiteko musikari zuzendutako eremu berri horretan, besteak beste, Marvin & Guy, DJ Tennis, Andrew Weatherall eta Daphni arituko dira.

Sarrerak

Hiru eguneko bonua 96 euroan dago salgai (+ banaketa gastuak). Kanpalekura joan nahi dutenek 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

Kontzertuak

Depeche Mode
Die Antwoord
Fleet Foxes
Phoenix
Two Door Cinema Club

...


Basoa

Andrew Weatherall
Daphni
DJ Tennis
Marvin & Guy
...