Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailean, Bilbon

The Killers, Bilbao BBK Live jaialdiko kartelburu

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Uztailaren 6tik 8ra egingo dute Bilbao BBK Live jaialdia. Orain arte, besteak beste, Depeche Mode, Phoenix, Two Door Cinema Club eta Fleet Foxes taldeen kontzertuak zeuden iragarrita.

  • BBK Live

    BBK Live

Bilbao BBK Live jaialdiak datorren urteko edizioko bigarren kartelburua iragarri du: The Killers. Horrenbestez, Brandon Flowers eta taldekideak Kobeta mendian arituko dira uztailaren 6tik 8ra, eta kontzertu hori Espainiako Estatuko bakarra izango da 2017an.

2001ean Las Vegasen sortu zen The Killers, Brandon Flowers Oasisen zuzeneko batetik txundituta atera ostean. Bi aldiz pentsatu gabe, aipatu hiriko egunkari batean iragarki bat argitaratu zuen, gitarra-jotzaile, baxu-jotzaile eta bateria-jotzaile bila.

Hiru urte geroago, 2004an, Hot Fuss diskoa kaleratu zuten, eta hortik atera ziren taldearen abesti mitikoenak: “Somebody Told Me” eta Mr. Brightside”, kasu. Geroagokoak dira beste abesti entzutetsu hauek: "Spaceman", "Human" eta "Bones". Dena dela, The Killersen kantu arrakastatsuetako batzuk baino ez dira horiek, hamabost urteko ibilbidean 22 milioi diskotik gora saldu baitituzte mundu osoan. Gainera, Grammy sarietarako zazpi izendapen, Brit Awardsetarako bi eta NME sarietarako lau lortu dituzte urteen joan-etorrian.

Sarrerak

Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak 96 euroan (+ banaketa gastuak) egongo dira salgai abenduaren 19ra arte. Egun horretantxe bukatuko da eskaintza berezia.

Bilbao BBK Live

Kobetamendi, uztailak 6, 7 eta 8

Depeche Mode

The Killers

Die Antwoord

Fleet Foxes

Phoenix

Two Door Cinema Club

....

BASOA

Andrew Weatherall

Daphni

DJ Tennis

Marvin & Guy

....