Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Ekainean, Bilbon

Bilbao BBK Live Bereziak bueltan da

EITB.EUS

Izaro, Nudozurdo, La Plata, Franco, Grande Days eta Guadalupe Plata arituko dira aipatutako zikloan, ekainaren 3tik 23ra.

  • Izaro

    Izaro

Kobeta mendia baino urrunago iritsiko da Bilbao BBK Live Bereziak musika zikloak jarriko duen giroa. Izan ere, Bilbo erdialdea ere musikaz bustiko du jaialdi honek. Kontzertu guztiak doakoak izango dira, eta, esan bezala, Bizkaiko hiriburuko aretoetan egingo dituzte gehienak.

Nudozurdo taldeak emango dio hasiera zikloari, ekainaren 3an, Stage Live Aretoan. "Voyeur amateur" diskoa aurkeztuko du. Ekainaren 15ean, berriz, La Plata eta Franco taldeek eskainiko dute kontzertua.

Izarok ere hartuko du parte kontzertu hauetan ekainaren 16an izango baita Santana 27 Aretoan Grande Days taldearekin batera. Guadalupe Plataren rock and roll doinuan entzungo dira ekainaren 3an Bilborocken.

Egitaraua

Ekainak 3, Stage Live Aretoa 

NUDOZURDO

Ekainak 15, Shake

LA PLATA + FRANCO

Ekainak 16, Santana 27

IZARO + GRANDE DAYS

Ekainak 23, Bilborock

GUADALUPE PLATA

BILBAO BBK LIVE BEREZIAK