X

Irratia zuzenean

Bilbao BBK Live 2018, Basoa guneko egitarau osoa

  • facebook
  • twitter

Bilbao BBK Live

Uztailaren 12tik 14ra

Basoa guneko egitarau osoa aurkeztu du Bilbao BBK Live jaialdiak

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

2018/02/01

Besteak beste, Modeselektor, Hunee, John Talabot, Ben UFO, Young Marco, Optimo (Espacio) eta Prosumer izango dira Basoan, uztailaren 12tik 14ra.

  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao BBK Liven musika elektronikoaren lekuko izan ohi da Basoa gunea. Antolatzaileen esanetan, jaialdi baten barruan sortutako beste jaialdi bat da, zuhaitzez jantzitako txoko bat non musika esperientzia gogoangarri bat bihurtzen den.

Horretarako, kalitatezko artisten aldeko apustua egin ohi dute. Aurten arituko diren musikarien artean, besteak beste, hauek daude: Modeselektor, Hunee, John Talabot, Ben UFO, Young Marco, Optimo (Espacio) eta Prosumer. Dantzarako gogoa pizten duten artista horietakoak dira guztiak.

Halaber, Skatebarden ekoizpenek hartuko dute lekua bertantxe. Hasiera batean hip-hop musikaren aldeko apustua egin bazuen ere, italo diskoa, house amerikarra, elektroa, acida eta technoa uztartzen ditu orain bere saioetan.

Avalon Emersonen kantuek eta Dekmantel Soundsystem bikotearen doinuek ere bustiko dute Basoa. Bukatzeko, Anthony Naplesek, Samo disko-jartzaileak, Cora Novoak, Daniel Baughmanek eta DJ Frakek osatuko dute egitaraua.

Bilbao BBK Live 2018

Uztailaren 12an, 13an eta 14an, Bilbon

GORILLAZ

THE XX

THE CHEMICAL BROTHERS

ALT-J

DAVID BYRNE

NOEL GALLAGHER'S HIGH FLYING BIRDS

BOMBA STEREO

FISCHERSPOONER

JAMES

JUNGLE

ANA CURRA

COOPER

MEXRRISSEY

PARQUET COURTS

TEMPLES

TRIANGULO DE AMOR BIZARRO

YOUNG FATHERS

ANEGURIA

BORROKAN

CAROLINA DURANTE

CECILIA PAYNE

MELENAS

QUENTIN GAS & LOS ZINGAROS

YONAKA

S

YONAKA

Iruzkinak

Publizitatea
  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena