Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

BBK Live 2018

BBK Live jaialdiak 50 kontzertu baino gehiago eskainiko ditu Bilbo erdialdean

eitb.eus

Maiatzean eta uztailean izango dira kontzertuok, Bilboko erdiguneko kaleetan.

  • Phoenix, iazko BBK Liven. Argazkia: Tom Hagen

    Phoenix, iazko BBK Liven. Argazkia: Tom Hagen

 

Bilbao BBK Live jaialdiak 50 talde baino gehiago eramango ditu hiriburuko erdigunera maiatzean eta uztailean.

Hori horrela, Kobeta mendian uztailaren 12tik 14ra egingo duten jaialdiaz gain, Bilboko bihotzaren kaleetan ere gozatu ahalko da musikaz. Orotara, hiru ekitaldi nagusi egingo dituzte Bizkaiko hiriburuko erdigunean:

NIGHT + DAY

The xx da Night + Day atalaren komisarioa, jaialdiaren barruko jaialdia da eta taldeak munduan zehar dituen tokirik gogokoenetan izango da, tokiko artista eta komunitateekin aparteko lankidetzak egitearen bidez.

Musikaz, zinemaz, irratiz eta afterpartiez betetako astea izango da Bilbon, jaialdiko karteleko buruetako baten eskutik. Uztailaren 6tik 11ra kultura-jarduera zenbait izango dira hirian, besteak beste Jamie xx & more-en emanaldia.

Apirilaren 13a, ostirala, jarriko dira sarrerak salgai eta jada jaialdirako sarreraren bat dutenek beheraoena izango dute.

Laster emango dugu Night + Day honetako programazio osoaren berri. Aho-gozagarri gisa, ostiral honetan, apirilak 13, ‘Young Turks Night’ bat egongo da Stereorocks-en (Kafe Antzokia, Bilbo) Young Turks djs, Sampha (DJ Set) eta Les Alsborregach-ekin, goizeko 01:00etik aurrera.

HIRIAN

Bilboko Alde Zaharrean egingo dute, maiatzaren 26, eta doako kontzertuak eta beste hainbat ekitaldi egingo dituzte horren baitan.

Emanaldi hauek izango dira: Aneguria, Astola & Ratón, Audience, Billy Boom Band, Brisa Fenoy, Daniel Kyo, Dave P, El_txef_a, Flamingo Tours, Hidrogenesse, Javiera Mena, Josele Santiago, Ladilla Rusa, La Prohibida, Los Paralíticos del Ritmo, Mueveloreina, Mujeres, Nathy Peluso, Pional, The Excitements eta Trajano!

Artistok agertoki hauetan izango dira: Hiru Zutabe Plaza, Martzanako Kaia, Mariaren Bihotza Plaza, Erriberako Merkatuaren Plaza eta Bilbo Zaharra Plaza.

BILBAO BBK LIVE BEREZIAK

Aurten, Bilbao BBK Live Bereziak atalean, bi agertoki gehiago izango dira, bata Isozaki Dorreetan eta bestea San Mames zelaiaren kanpoaldean.

Uztailaren 12, 13 eta 14an, jaialdiko egunekin bat etorrita, hiri guztian hauen zuzeneko emanaldiak izango dira doan: D’Valentina, Gengahr, Grises, Joe Crepúsculo, Meute, Neuman, Parquet Courts, Polock, Rural Zombies, Triángulo De Amor Bizarro, Venturi, Yawners eta talde gehiago konfirmatzeko.

Jaialdiko giroa hiriaren erdiguneko beste toki batzuetara ere hedatuko da: Bizikidetasun Plaza (Isozaki Dorreak), Albia Lorategia, Areatzako Kioskoa, Erribera, San Mames (kanpoaldea), itsasadarreko itsasontzi bat eta BBK Aretoaren kanpoaldea, hemen izango baita ohiko ezusteko kontzertua.