X

Irratia zuzenean

Eskumuturreko adimenduna, Bilbao BBK Live 2018n ordaintzeko modu bakarra

  • facebook
  • twitter

Bilbao BBK Live

Uztailaren 12tik 14ra

Eskumuturreko adimenduna, Bilbao BBK Liven ordaintzeko modu bakarra

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

2018/06/13

Internet bidez sartu daiteke dirua eskumuturrekoan, jaialdiaren aplikazioa edota webgune ofiziala erabilita. Eskumuturrekoak diruz betetzeko beren-beregi prestatutako lekuak ere egongo dira.

  • Whatsapp
  • Bidali

Eskudirurik gabeko jaialdia izango da, berriro ere, Bilbao BBK Live. Hala, ikuslegoak adimendun eskumuturrekin egin beharko ditu ordainketa guztiak; merchandisinga, jatekoa edota edaria, esaterako.

Ongietorri promozioa

Ekainaren 19a baino lehenago, eskumuturrekoan 50 euro edo hortik gora sartzen duten guztiek txapel bat jasoko dute opari.

Eskumuturrekoa diruz betetzeko pausoak

Internet bidez sartu daiteke dirua eskumuturrekoan, Bilbao BBK Liveren aplikazioa edota webgune ofiziala erabilita. Gainera, eskumuturrekoak diruz betetzeko beren-beregi prestatutako lekuak egongo dira Kobetamendin.

Soberan gelditu den dirua automatikoki itzuliko zaie eskumuturrekoan Internet bidez dirua sartu duten guztiei. Jaialdiko guneetara jo dutenek hantxe bertan jasoko dute dirua bueltan.

Eskumuturrekoak nola jaso

Jaialdira sartzerakoan, abonamendua edo sarrera aktibatu beharko dute bisitariek, eta orduantxe jasoko dute eskumuturreko adimendua. Esan bezala, dirua aurretiaz sartu dezakete, ez dute zertan egun horretara arte itxaron behar.

Eskumuturrekoa persona bakarrak erabili ahal izango du, hau da, ez da onartuko bigarren bati ematea edo uztea.

Egitaraua

Uztailak 12, osteguna

FLORENCE + THE MACHINE/ ALT-J/ CHILDISH GAMBINO/ BOMBA ESTÉREO/ CIGARETTES AFTER SEX/ MOUNT KIMBIE/ BAD GYAL/ GAZ COOMBES/ ISEO & DODOSOUND WITH THE MOUSEHUNTERS/ PARQUET COURTS/ TEMPLES/ BAD SOUNDS/ ED IS DEAD (LIVE BAND)/ LET’S EAT GRANDMA/ LUKIEK/ MARÍA ARNAL I MARCEL BEGÉS/ MELENAS/ MORGAN/ QUENTIN GAS & LOS ZÍNGAROS/ RURAL ZOMBIES/ EDU ANMU/ INNMIR

Basoa: MODESELEKTOR dj set/ PROSUMER/ OPTIMO (ESPACIO)/ SKATEBARD/ CORA NOVOA

Lasai: ROMY/ RAMZI/ LUKA PRODUCTIONS/ YOUNG TURKS / DJ LILOCOX

Uztailak 13, ostirala

THE XX/ THE CHEMICAL BROTHERS/ MY BLOODY VALENTINE/ DAVID BYRNE/ FRIENDLY FIRES/ KING GIZZARD & THE LIZARD WIZARD/ FAT WHITE FAMILY/ MEUTE/ ROOSEVELT/ NEUMAN/ PORCHES/ SOPHIE/ ANTEROS/ BORROKAN/ CAROLINA DURANTE/ CECILIA PAYNE/ GENGAHR/ NUNATAK/ PET FENNEC/ DARK DJ/ HAL9000/ ROCK NIGHTS

Basoa: BEN UFO/ HUNEE/ AVALON EMERSON/ DEKMANTEL SOUNDSYSTEM/ DJ FRA

Lasai: JOE GODDARD/ SOPHIE dj set/ SLOW PORN/ SUTSCHE/ IBON ERRAZKIN 

Uztailak 14, larunbata

GORILLAZ/ NOEL GALLAGHER’S HIGH FLYING BIRDS/ BENJAMINE CLEMENTINE/ FISCHERSPOONER/ HOT CHIP MEGAMIX/ JAMES/ JUNGLE/ ANA CURRA/ BEJO/ COOPER/ NILÜFER YANYA/ TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO/ YOUNG FATHERS/ ANEGURIA/ EME/ GREENCLASS/ JOE LA REINA/ LAS ODIO/ THE ZEPHYR BONES/ YONAKA/ DANILESS/ DJ MATO/ DJ GÖO

Basoa: JOHN TALABOT/ ANTHONY NAPLES/ YOUNG MARCO/ SAMO DJ/ DANIEL BAUGHMAN 

Lasai: DISCODROMO/ TOLOUSE LOW TRAX/ MAGIC TEAPOT RECORDS/ YY/ OLIVIA 

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena