Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailaren 10ean

The XX taldeak 400 pertsonarentzako kontzertua eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian

EITB.EUS

Uztailaren 10ean emango du kontzertua Londresko taldeak. Emanaldi hau Night + Day Bilbao ekitaldiaren barruan kokatzen da.

Londresko The XX taldeak 400 pertsonarentzako kontzertu berezi bat emango duela iragarri du. Emanaldia Bilboko Kafe Antzokian izango da uztailaren 10ean. Sarrerak 49 euroren truke eros daitezke uztailaren 7tik aurrera, zuzenean Night + Bilbao-ren dendan (Maiatzaren Biko kalean dagoen Maiatzeren Biko Azokan dago denda) eta Bilboko Power Records diska dendan.

Night + Day Bilbao ekitaldia uztailaren 6tik 11ra ospatuko da. Astebete horretarako prestatu duten egitaraua musikaz aparte, zineak, irratiak eta The XX taldeak emango duen kontzertuak osatzen dute, besteak beste.

Musika elektronika nagusi izango den gaua izango da ekainaren 11n Bilboko Guggenheim Museoan ospatuko dena. John Talabotek, Honey Dijonek, Peggy Gouk, Jayda G-k, Joy Orbison b2b Jon Rustek, Lorenzo Sennik eta Smerzek lagunduko diote Jamie xx-i.

 

Gainera, The XX taldeak Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiarekin egingo du lan hiru egunetan zehar.

Bitartean, Night +Day Radio egunero egongo da martxan eta The XX, Lorenzo Senni, BCN Posse, Jon Rust, Bad Gyal, Trap Avenue, Breaking Bass Records bezalako taldeen agerpenez goza dezakezu.