Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailaren 12tik 14ra

Bilbao BBK Live jaialdiaz gozatzeko 10 aholku

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Ostegunetik larunbatera 120.000 lagun bilduko dira Bilboko Kobeta mendian, Bilbao BBK Live jaialdia dela eta. Antolatzaileek hainbat aholku eman dizkiete bisitariei, jaialdian arazorik ez izateko.

  • Bilbao BBK Live

    Bilbao BBK Live

Uztailaren 12tik 14ra egingo dute Bilbao BBK Live jaialdiaren hamahirugarren edizioa. Guztira, 120.000 lagun bilduko dira Kobeta mendian hiru egun horietan, eta antolatzaileek jaialdiaz behar bezala gozatzeko arauak eta aholkuak zabaldu dituzte:

ARAUAK ETA AHOLKUAK:

1. Eraman arropa eta zapata erosoak. Tenperatura altuak badaude, garrantzitsua da hidratatzea; horretarako, ur asko edan eta eguzkitarako babesa erabili.

2. Zaindu zure objektu pertsonalak. Armairuak egongo dira kanpalekuan, baina poltsa edo motxila badituzu, zaindu ondo. Saiatu aurreko aldean eramaten, eta ez gorde diru-zorroa atzeko poltsikoetan.

3. Gogoratu: EZ beti da EZ, hizkuntza guztietan. ERRESPETATU.

4. Kobeta mendira igo aurretik, aldatu sarrera eskumuturrekoaren truke. EZINGO DA jaialdi esparruan aldatu, eta doako autobusetara ezingo da eskumuturrekorik gabe igo.

5. Erabili beti autobusak kanpalekutik kontzertuen esparrura joateko eta alderantzizko bidea egiteko, bereziki gauean. 24 orduz egongo dira martxan, eta, gainera, DOAKOAK izango dira.

6. Guztiz debekatuta dago kanpaleku eremutik kanpo kanpatzea edo BBK Liveko esparrura objektu zorrotzak, metalikoak, kristalezkoak, botatzeko modukoak, sukorrak edo sendoak sartzea. Lagundu antolatzaileei, eta ez eraman gauza asko Bilbao BBK Livera.

7. Zakarrontziak eta edukiontziak egongo dira esparru guztian zehar. Erabili, mesedez! Kobeta mendia natur eremu pribilegiatua da, eta aurrerantzean ere halaxe izatea nahi dugu.

8. Zaindu zaitez! Saiatu edariak eta janariak kontrol sanitarioa pasatu duten postuetan erosten. Eta neurriz kontsumitu.

9. Lagundu antolatzaileei eta egin kasu haien jarraibideei. Zure ongizatea bermatzeko dira. Kanpalekuan eta eremu nagusian, osasun-laguntza eman eta segurtasuna bermatzeko langileak egongo dira; beraz, laguntza behar baduzu, joan zuzenean haiengana. Larrialdietarako telefono zenbakia 112 da.

10. Gozatu jaialdiaz eta hiriaz. Bilbao BBK Livek Bilboko kultura, ostalaritza eta aisialdiari buruzko informazioa du. Aprobetxatu!