Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Lehaiketa

Gazteak 'photocall' martetarra izango du Bilbao BBK Live jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Meteorito bat eramango dugu Kobeta mendira, jendeak argazkiak egin ditzan. Instagramen egingo dugun lehiaketan parte hartzen dutenen artean, haririk gabeko Bose entzungailu batzuk zozkatuko ditugu.

Gazteak Bilbao BBK Live jaialdia bisitatuko du ostegunetik aurrera, eta gure jarraitzaileak agudo konturatuko dira Kobeta mendian gaudela. Izan ere, meteorito bat eramango dugu aurten bertara, gauez sutan egongo den meteorito deigarri bat, hain zuzen ere.

Helburua da ikuslegoak berrorekin argazkiak ateratzea, alegia, photocall bat egin nahi dugu bertan. Hori guztia, nola ez, sare sozialetara bideratuko dugu. Hala, argazkiak egin eta Instagramera #gazteabbklive traola erabilita igotako argitalpenek lehiaketa berezi batean hartuko dute parte. Lehiakide guztien artean Bose etxearen haririk gabeko entzungailu batzuk zozkatuko ditugu.

Argazki dibertigarri eta nabarmenak lortze aldera, jantziak eta kartoizko osagarriak egongo dira eskuragarri. Horiek guztiek forma eta estanpatu martetarrak izango dituzte.