Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

2018ko edizioa

Bilbao BBK Livek sarrera guztiak saldu zituen, hirugarrenez

AGENTZIAK

Larunbatean bukatu zen Bilboko musika jaialdi ezagunenaren hamahirugarren edizioa, eta hiru egunez beteta egon ziren Kobeta mendiko zelaiak. Ikuslegoaren batezbesteko adina 27 urtekoa izan da.

  • BBK Live

    BBK Live

Bilbao BBK Livek sarrera guztiak saltzea lortu du aurten. 2015ko edizioan izan zen txartel guztiak agortu zituzten azkeneko aldia, eta 2006az geroztik hiru alditan soilik lortu dute Kobeta mendia guztiz betetzea.

Antolatzaileen esanetan, "publikoaren % 31, 8 nazioartetik etorritakoa zen, batik bat, Erresuma Batutik, Frantziatik, Irlandatik, Portugaletik, Alemaniatik, Herbeheretatik eta AEBtik. Gainera, izan dira Errusia, Japonia, Islrael, Brunei edota Sri Lankako bisitariak ere".

Musikazaleen profilari dagokionez, 27 urtetan kokatu da ikuslegoaren batezbesteko adina, eta inoizko emakumezko gehien gerturatu dira (publikoaren % 52).

Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute gutxi gorabehera 24,1 milioiko eragin ekonomikoa izan duela jaialdiak. Zenbateko horretan logistikaz, horniketaz, zerbitzuez, argiztapenaz, soinuaz, ikus-entzunezkoez eta cateringaz arduratzen diren enpresen eta pertsonen kontratazio gastua dago, baita dendetan, ostalaritzan eta ostatuetan jasotako diru-sarrerak ere.

BILBAO BBK LIVE  2019

Uztailaren 11tik 13ra

WEEZER

Sarrerak

Hiru eguneko bonua 95 euroan (+ banaketa gastuak) dago salgai (prezio berezia). 10 euro gehiago ordainduta kanpalekurako sarrera eskura daiteke.