Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

FEST SARIAK

Bilbao BBK Livek formatu handiko jaialdi onenaren saria irabazi du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, beste hiru sari eskuratu ditu: jaialdi jasangarriarena, teknologikoenarena eta kanpaleku onenarena.

  • Bilbao BBK Live 2018

    Bilbao BBK Live 2018. Artxiboko argazkia: Last Tour

Bart egin dute Bilbon Fest Sarien laugarren edizioa eta Bilbao BBK Livek irabazi du jaialdi handi onenaren saria. Horrez gain, beste hiru sari ere eskuratu ditu: jaialdi jasangarriarena, teknologikoenarena eta kanpaleku onenarena.

Sari banaketa ekitaldian, Gay Mercader promotoreak ohorezkoa saria irabazi du musikaren industrian egindako ibilbide luzearengatik. Ebrovision jaialdiak bereganatu du tamaina erdiko jaialdi onenaren saria eta Noches del Botanicok, ostera, tamaina txikiko jaialdi onenarena.

O Son Do Camiñok lortu du errebelazio saria.

PortAmerica jaialdia bi alorretan nabarmendu da: sukaldaritzan eta komunikazioan.

Bestalde, Los Planetas eta Imagine Dragons taldeak saritu dituzte, hurrenez hurren, Espainiako eta nazioarteko zuzeneko onenaren ataletan.