Bilbao BBK Live

Bilbao BBK Live

2019/07/11

07:23

Bilbao BBK Live

Jaialdia

The Strokes, Liam Gallagher eta Rosalia hartzeko prest dago Kobetamendi

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Bilbao BBK Live jaialdiak hamalaugarren edizioa egingo du uztailaren 11tik 13ra. Hamabi agertoki antolatu dituzte ehun artista baino gehiagorentzat.

  • The Strokes

    The Strokes

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Beste urte batez Kobetamendira musikaz gozatzera etorriko diren milaka pertsona espero ditu Bilbao BBK Live jaialdiak. Hiru egun iraungo ditu festak, uztailaren 11tik 13ra.

Ehun musika-taldek eta artistak baino gehiagok eskainiko dute haien musika hamabi agertokitan datozen egunotan. Zazpi oholtza nagusiak jaialdiaren eremuan bertan daude. Gainontzeko bostak, berriz, Bilboko erdigunean daude (Isozaki Dorreak, Albia Lorategiak, Areatza…), eta eguerditan Kobetamendin entzungo denaren zati bat hirira eramateko erabiliko dira.

Lehen eguneko kartelburua Liam Gallagher izango da, Oasiseko abeslaria. Bakarka egindako bigarren lana aurkeztuko du: Why Me? Why Not. Horrez gain, talde mitikoaren zenbait klasiko ere eskainiko ditu (bira honetan "Supersonic" edo "Morning Glory" abestu ditu, baita "Champagne Supernova" eta "Wonderwall" ere). 2011n egon zen Gallagher, aurreko diskoa aurkezten (Beady Eye).

Egun berean, Thom Yorke Radioheadeko liderrak Thom Yorke Tomorrow’s Modern Boxes proiektua ekarriko du. Halaber, Vetusta Morla banda Kobetamendira itzuliko da. Talde madrildarraren jaialdi kuttunenetako bat da BBK Live, orain arte ateratako disko guztiak aurkeztu baitituzte hemen.

Osteguneko kartela Modeselektor, Nils Frahm, Slaves, Sleaford Mods, The Voidz, Erabatera eta Sua taldeek osatuko dute.

Bigarren egunean, ostiralean, ikusmira gehien eragin duen kartelburuaren txanda izango da: The Strokes. 2001ean hankaz gora jarri zuen panorama Is This It lehen diskoarekin.

Bestalde, Suedekoen dotorezia ikusi ahal izango da, baita Rosalia geldiezina ere. The Blazen elektronikak eta dance estiloak ez ezik, Brockhampton estatubatuarren hip hop doinuak edo Idlesen punk amorratuak eta zintzoak ere tokia izango dute.

Anari eta Olatz Salvador ere Kobetamendin izango da ostiralean. Anarik, gainera, igandean ere errepikatuko du, Berri Txarrakek eskainiko duen emanaldira gonbidatu duelako.

Azken egunean, Weezer taldearen gitarrak eta melodiak iritsiko dira, rockaren ereserkia esanguratsuak jotzeko: "Buddy Holly", "My name is Jonas" edo "Island in the sun", besteak beste. The Good, The Bad & The Queen banda izango dute lagun egun horretan: Damon Albarn (Blur, Gorillaz), Paul Simonon (The Clash), Tony Allen eta Simon Tong (The Verve).

Hot Chip, Vince Staples raperoa, Nathy Peluso, Cala Vento, Nøgen eta Serrulla ere egitarauan daude.

BILBAO BBK LIVE

2019ko uztailak 11, 12 eta 13

Kobetamendi, Bilbo

Asteazkena, 10

(kanpalekuan dagoen jendearentzat soilik)

Akelarre

20:30 NICOLA CRUZ

23:30 TORNADO WALLACE

Osteguna, 11

Nagusia

18:25 DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA

20:40 VETUSTA MORLA

23:15 LIAM GALLAGHER

02:05 MODESELEKTOR live

Bestean

17:45 ERABATERA

19:30 JOHN GRANT

22:05 NILS FRAHM

00:40 THOM YORKE TOMORROW’S MODERN BOXES

Gora!

17:30 BELATZ

19:40 BIIG PIIG

22:00 SLEAFORD MODS

00:35 NICOLA CRUZ live

03:15 YAEJI

04:30 MR. K

Txiki

17:25 SUA

18:45 THE PSYCHOTIC MONKS

20:55 KHRUANGBIN

23:10 SLAVES

02:00 THE VOIDZ

Firestone

18:00 DELAPORTE

20:00 IDER

22:00 BAIUCA

00:15 MS NINA

Basoa

17:00 KETIOV

19:00 COURTESY

21:45 OCTO OCTA

00:30 MIDLAND

03:15 HONEY DIJON

Lasai

19:00 MIRAVALLES

21:00 ORPHEU THE WIZARD

23:00 CASPER TIELROOIJ

01:00 ELENA COLOMBI

03:00 FORT ROMEAU

Ostirala, 12

Nagusia

18:35 MOURN

20:40 BROCKHAMPTON

23:00 ROSALÍA

01:35 THE STROKES

Bestean

17:40 OSO LEONE

19:30 SECOND

21:50 IDLES

00:10 SUEDE

03:00 THE BLAZE

Gora!

17:30 OLATZ SALVADOR

19:40 UNIFORMS

21:45 JONATHAN BREE

00:25 PRINCESS NOKIA

03:00 OMAR SOULEYMAN

04:00 ZAZA

05:30 DJAKE

Txiki

18:50 CECILIO G

20:50 ANARI

23:05 THE INTERGALACTIC REPUBLIC OF KONGO

01:55 MUEVELOREINA

Firestone

18:00 ANTIFAN

20:00 LESTER Y ELIZA

22:05 GEORGIA

Basoa

17:00 ALVARO CABANA

19:00 MOXIE

22:00 DJ SEINFELD

01:00 BICEP dj set

04:00 LAURENT GARNIER

Lasai

19:00 MUEVELOCUMBIA

21:00 OLIVIA

23:00 DJOHNSTON

01:00 JULIAN FALK

03:00 MISLAV

Larunbata, 13

Nagusia

18:25 CUPIDO

20:15 NATHY PELUSO

22:55 WEEZER

01:40 HOT CHIP

Bestean

17:40 NØGEN

19:15 NADIA ROSE

21:25 THE GOOD, THE BAD & THE QUEEN

00:20 VINCE STAPLES

Gora!

17:30 SERRULLA

19:20 CALA VENTO

21:45 KERO KERO BONITO

00:30 HVOB live

03:00 CUT COPY

04:15 CHARLOTTE ADIGÉRY

05:00 2MANYDJS dj set

Txiki

18:50 ALIEN TANGO

20:30 VIAGRA BOYS

23:20 SHAME

01:30 PONY BRAVO

Firestone

18:00 LAS LIGAS MENORES

19:35 PERRO

22:00 BOY AZOOGA

Basoa

17:00 ALICIA CARRERA

19:00 TAMA SUMO

22:00 DJ DUSTIN

01:00 TODD TERJE dj set

04:00 JOHN TALABOT

Lasai

19:00 FENNA FICTION

21:00 SACHA MAMBO

23:00 NINJA

01:00 PHUONG-DAN

03:00 NUEL



  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena