Bilbao BBK Live

Bilbao BBK Live

2019/07/12

09:10

Bilbao BBK Live

35.800 pertsona Kobetamendin, Bilbao BBK Live jaialdiko lehen egunean

Eitb.eus

Liam Gallagher, Thom Yorke’s Tomorrow Modern Boxes, Nils Frahm, John Grant eta Vetusta Morla arduratu ziren lehen gaua girotzeaz.

  • Bilbao BBK Live 2019. Argazkia: Last Tour

    Bilbao BBK Live 2019. Argazkia: Last Tour

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bilbao BBK Live jaialdiak 35.800 pertsona bildu zituen atzo, hamalaugarren edizioko lehen egunean. Horrez gain, antolakuntzak azaldu duenez, ostiralerako sarrerak agortu dira, eta ostiralerako eta larunbaterako 1.000 bonu baino ez dira geratzen salgai.

Eguzkia ezkutatzen ari zen Kobetamendin atzo gauean, han bildutako jendetzak Vetusta Morlaren arrakastak abestu zituenean, eta Nils Frahmek ikuskizun hipnotikoa eskaini zuenean. Gaur egungo frontman eraginkorrenetako bat da Frahm, eta ez zien jarraitzaileei hutsik egin. Thom Yorke Radioheadeko liderrak bakarka abiatu duen proiektua aurkeztu zuen: Tomorrow’s Modern Boxes, ikuskizun ikusgarria eskainita. 

John Grantek, bere aldetik, disko berria ekarri zuen Kobetamendira. Gaur, ostirala, honako talde hauen txanda izango da: The Strokes, Rosalia, Brockhampton, Idles, Suede eta Laurent Garnier. Larunbatean, berriz, Weezer, The Good, The Bad & The Queen, Hot Chip, Vince Staples eta beste 60 artista arituko dira zuzenean jaialdiak prestatutako zazpi agertokitan.

Halaber, Bilbao BBK Live erdigunera iritsiko da. Izan ere, 13:00etatik aurrera, hirian jarritako lau oholtzatan Bereziak egitaraua eskainiko dute.

BILBAO BBK LIVE 
2019ko uztailak 11, 12 eta 13
Kobetamendi, Bilbo

Ostirala, 12

Nagusia
18:35 MOURN
20:40 BROCKHAMPTON
23:00 ROSALÍA
01:35 THE STROKES

Bestean
17:40 OSO LEONE
19:30 SECOND
21:50 IDLES
00:10 SUEDE
03:00 THE BLAZE

Gora! 
17:30 OLATZ SALVADOR
19:40 UNIFORMS
21:45 JONATHAN BREE
00:25 PRINCESS NOKIA
03:00 OMAR SOULEYMAN
04:00 ZAZA 
05:30 DJAKE

Txiki
18:50 CECILIO G
20:50 ANARI
23:05 THE INTERGALACTIC REPUBLIC OF KONGO 
01:55 MUEVELOREINA 

Firestone
18:00 ANTIFAN
20:00 LESTER Y ELIZA 
22:05 GEORGIA 

Basoa
17:00 ALVARO CABANA
19:00 MOXIE
22:00 DJ SEINFELD
01:00 BICEP dj set
04:00 LAURENT GARNIER

Lasai
19:00 MUEVELOCUMBIA 
21:00 OLIVIA 
23:00 DJOHNSTON
01:00 JULIAN FALK
03:00 MISLAV

Larunbata, 13

Nagusia
18:25 CUPIDO
20:15 NATHY PELUSO
22:55 WEEZER
01:40 HOT CHIP 

Bestean
17:40 NØGEN
19:15 NADIA ROSE
21:25 THE GOOD, THE BAD & THE QUEEN
00:20 VINCE STAPLES

Gora! 
17:30 SERRULLA
19:20 CALA VENTO
21:45 KERO KERO BONITO
00:30 HVOB live
03:00 CUT COPY
04:15 CHARLOTTE ADIGÉRY
05:00 2MANYDJS dj set

Txiki
18:50 ALIEN TANGO
20:30 VIAGRA BOYS
23:20 SHAME
01:30 PONY BRAVO 

Firestone
18:00 LAS LIGAS MENORES
19:35 PERRO
22:00 BOY AZOOGA

Basoa
17:00 ALICIA CARRERA
19:00 TAMA SUMO
22:00 DJ DUSTIN
01:00 TODD TERJE dj set
04:00 JOHN TALABOT

Lasai
19:00 FENNA FICTION
21:00 SACHA MAMBO 
23:00 NINJA
01:00 PHUONG-DAN 
03:00 NUEL 

Prezioa:
Bonua: 160€ + gastuak
Bonua + Kanpalekua: 175€ +gastuak
Larunbateko sarrera: 62€ + gastuak

Salmenta: bilbaobbklive.com

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Gaztea
  • Kultura
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena