X-conquis gaztea-X

X-conquis gaztea-X

ConquisGaztea

Conquis Korreoa

Har ezazu parte "El Conquistador 18"ren sormen prozesuan!

EITB Media

Hurrengo edizioaren inguruko galdetegi bat bidali diegu Conquis Korreoan izena emanda dauden lagunei. Sari bat zozkatuko dugu parte hartzaileen artean.

  • "El Conquistador del Fin del Mundo"ren zenbait edizioren logoak

    "El Conquistador del Fin del Mundo"ren zenbait edizioren logoak. Argazkia: EITB Media

Ezer gutxi gelditzen da "El Conquistador del Caribe"ren hamazazpigarren edizioa bukatzeko, eta dagoeneko abentura berria prestatzen ari gara. Zuen parte hartzea gustura hartuko genuke prozesuan.

"El Conquistador del Fin del Mundo 18" saioaren sormen prozesuan parte hartu nahi baduzue, Conquis Korreoaren bidez egin dezakezue; Conquis Komunitatearen newsletteraz ari gara. 10 galderako galdetegi bat prestatu dugu, abentura berriaren sorkuntzan zuen iritzia kontuan izateko. Izan ere, jarraitzaile leialak zareten heinean, zuek ere baduzue zeresana.

Hala, galdera-sorta bidali diegu Conquis Korreoan izena emanda dauden pertsona guztiei, eta uztailaren 6a arte egongo da galderak erantzuteko aukera. Parte hartzaileen artean sari bat zozkatuko dugu.

Eman izena Conquis Korreoan!

Oso erraza da Conquis Korreoan izena ematea, formularioren bidez. Izena, abizenak, e-maila, telefonoa (sariak banatzerakoan harremanetan jartzeko) eta herria bete beharko dituzue. Bidali, alta konfirmatzeko posta elektronikoa berretsi eta, listo, Conquiseko Komunitatearen partaidea izango zara!

Asteartero jasoko duzuen newsletter bat da. Bertan, honako hauek izaten dira: atalaren laburpentxo bat, parte hartzeko eduki bat, saria lortzeko aukera emango duena, eta azken astean sare sozialetan gertatutakoaren bilduma bat, besteak beste.