Gaztea Cover | eitb | oinarriak

Cover

GAZTEAREN COVER LEHIAKETA IREKIA
  • Helburua

    Etxetik, gazteak bertsioen bitartez gerturatzen dira musikarengana. Coverrak dira, kantu ezagunen bertsioak, eta, hortaz, musikara hurbiltzeko bide polita izan ohi dira. Talentu bila gabiltza Gaztean beti, are gehiago covidak ezarritako mugen ondorioz etxean ordu asko ematen ditugun honetan. Bakoitzak bere logelatik edo etxeko edozein txokotatik nahi duen talde edo bakarlariaren kantua bidali behar digu bideo batean. Hartu zure gitarra edo jotzen duzun instrumentua eta erakutsiguzu zer dakizun egiten. Etxeko zure txoko gustukoenetik bidaliguzu zure coverra. Covid garaiko coverra.

  • Parte-hartzaileak

    Epe barruan bere lana adierazitako bideen bitartez bidaltzen duen 16 urtetik gorako edozein euskal herritar izan daiteke parte hartzaile. Bakarka edo etxekoekin taldea osatuz (covid arauak errespetatuta) bidal daiteke klipa, bideoz edo modu birtualean (Zoom, Skype…) grabatua. Edozein hizkuntzatan kantatu daiteke, baita itzulpenak egin ere.

  • Parte Hartzeko modua

    Parte hartzaileek bertsio bat kantatu beharko dute. Musika tresna batekin edo gehiagorekin lagunduta, zein playbackarekin… nahi duten bezala, baina abestuta. Kantatzea ezinbestekoa da lehiaketan onartua izateko. Bideo hori gutxienez minutu bateko iraupenekoa izango da. Bideoa HORIZONTALEAN grabatutakoa izan beharko da. Bideoa honako sareren batera igo beharko dute (aukeratu bat):

    • Instagram
    • Twitter
    • Youtube

    IZEN-EMATEA BI URRATSETAN: Cover lehiaketan parte hartu nahi dutenek, ezinbestez, bi urrats hauek eman behar dituzte. Urrats biak eta hurrenkera honetan:

    • Aukeratutako sarean (batean nahikoa da) bere cover bideoa igo eta traola hau gehitu:
      #gazteacover
    • Gaztearen webgunean parte hartzeko orria bete. Eremu guztiak bete behar dira, bai eta adin txikikoen baimena ere. https://www.eitb.eus/eu/gaztea/cover/

    Eta listo, lehiakide zara!
    Lasai egon, audioaren eta irudiaren mailak ez du zertan profesionala izan. Ahalik eta ongien grabatu.

    - Aurkeztuko duzun coverra propio sortu behar duzu lehiaketa honetarako. Alegia, lan orijinala behar du izan eta beste lehiaketa batean inoiz aurkeztu ez dena.

    - Parte hartzaile bakoitzak lan orijinal bat bidali behar du eta gehienez 3 lan bidali ditzake.

    - Talentu berriaren bila gabiltzanez musikari profesionalen lanak edota dagoeneko disko bat baino gehiago kaleratu dutenak (coverrekin edo kantu orijinalekin) lehiatik kanpo geldituko dira.

    Datak

    Interesa dutenek otsailaren 17tik martxoaren 16ra dute sare batean bideoa igo eta Gaztearen web gunean izena emateko epea eta, ondorioz, lehiaketa honen parte hartzaile izateko.

    • Martxoaren 1etik 31ra doa lanak jasotzeko epea.
    • Apirilak 5: Epaimahaiak aukeratutako cover onenak Gaztearen webgunean egongo dira eta bozka emateko epea hasiko da.
    • Apirilak 12: Bozka emateko azken eguna.
    • Maiatzaren 31 eta ekainaren 7a: Final aurreen emisioa.
    • Ekainak 14: Final handia.
  • Ez dira onartuko

    Abeslaririk gabeko bideoak (bertsio melodikoak ez dira onartuko). Gazteak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.

  • Prozedura
    • Bidalketa

      Martxoaren 1etik aurrera SS desberdinen bitartez lanak jaso eta ikusten hasiko gara. Martxoaren 31tik aurrera igotakoak ez dira lehiaketan sartuko.

    • Aurre-aukeraketa

      Gazteak aurre aukeraketa egin eta bertsiorik onenak webgunean jarriko ditu, bozkatu ahal izateko.

    • Publikoaren bozketa

      Bozka gehien jasotzen duten 4 hautagai eta epaimahaiak aukeratutako beste 16 final aurreetara igaroko dira. Alegia, Cover finalean 6 lehiakide izango dira guztira. Finalaren egunean ordea, denen boza-kopurua 0koa izango da. Egun horretan bertan boto gehien jasoko duenarentzat izango da 1.000 euroko entzuleen saria

    • Finala

      Finalera iristen diren lanen artean, batek epaimahaiaren saria jasoko du eta beste batek entzuleena. Gerta daiteke lehiakide berak sari biak jasotzea.

  • Finala

    Webgunean bozka gehien jasotzen duten lehiakideak FINALERA pasatuko dira. ETB1en, zuzenean, eta streamingez izango da finala, ekainaren 14an. Epaimahaiko kideak egongo dira eta Gazteakoak ere bai. Orduan jakingo dugu sari bakoitza norentzat izango den.

    Gazteak oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango du eta, hala eginez gero, behar bezala jakinarazi beharko du.

  • Saria

    Epaimahaiaren saria emango zaio irabazleari eta bozka gehien jaso dituen lehiakideak beste sari bat jasoko du.

    Epaimahaiaren sariaren irabazleak 2.000 euroko txekea jasoko du musika material profesionala saltzen duen TXIRULA.COM dendarako. Eta toki berean 1.000 euro gastatu ahal izango ditu bozka gehien irabazi dituen lehiakideak.

    *Sariek atxikipen fiskala izango dute.

  • Lege-araudia, jurisdikzio aplikagarria eta Confianza Onlineri atxikitzea

    Webgune honetako Lege Oharra eta, zehazki, Pribatutasun Politika, arlo honetan aplikatzekoa den legeriaren arabera idatzi dira (bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa, eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa kontuan izanda), eta edozein unetan berrikusi eta aldatu ahalko dira, indarrean dagoen legediaren edozein aldaketatara egokitzeko. Kasu horretan, eduki berria webgunean argitaratzen den unetik izango da aplikagarria, eta erabiltzaileek eskuragarri izango dute.

    Webgunea erabiltzea —erabiltzaileak bertan sartzea eta nabigatzea barne— askea eta doakoa da, eta webgunearen pribatutasun politika eta lege oharra zein dagokion Espainiako legedia betetzeko konpromisoa hartzea dakar berekin. Gure erakundea Confianza Online elkarteari (irabazi-asmorik gabeko elkartea) atxikita dago, eta Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribatuta dago (1. taldea, 1. atala, 594400 zenbakia, IFK: G85804011, Palma kalea 59, a etxabea, 28015 Madril, Espainia). Informazio gehiago: www.confianzaonline.es Baldintza orokor horiek Espainiako legeak arautzen ditu. Era berean, Auzien Ebazpen Alternatiboaren Legean xedatutakoa betez, kontsumitzaileei jakinarazten diegu, atxikitako erakundea den aldetik eta Kode Etikoaren arabera, erabiltzaileek Confianza Onlinera jo ahal izango dutela balizko desadostasunak ebazteko: https://www.confianzaonline.es/consumidores/como-reclam/ formularioreclamaciones/. Erreklamazioak kontsumitzaileekin egindako transakzio elektronikoei buruzkoak badira, edo publizitate digitalari buruzkoak, edo arlo horrekin lotutako datuen babesari buruzkoak, Autokontroleko Publizitatearen Epaimahaiaren mende jarriko dira.