Cover

Cover

Cover

Bozketa fasea

Bozkatu Gaztea Cover lehiaketan!

I.U. | Gaztea

Epaimahaiak 20 cover aurreaukeratu ditu bozketa faserako, eta orain zuen txanda da. Martxoaren 30era arte duzue botoa emateko denbora.

  • Gaztea Cover Lehiaketa

    Gaztea Cover Lehiaketa

Martxan da Gaztea Cover lehiaketaren bozketa-fasea. Epaimahaiak 20 lan hautatu ditu bozketa fase honetarako, aurkeztutako ia 200 proposamenen artean. Gazteako entzuleen eta jarraitzaileen txanda da orain, gehien gustatzen zaiena bozkatu beharko baitute, final handian parte hartuko duten lanak zeintzuk izango diren erabakitzeko. 

Epea martxoaren 30ean amaituko da. Publikoaren boto gehien lortzen dituzten bi coverrak eta epaimahaiak hautatutako beste bik izango dute apirilaren 15ean egingo den finalean lehiatzeko aukera. 

Honako hauek dira finalistak:

-Vasanti Reymond: "Rise Up - Andra Day"

-Ane Zugaza: "Levitating - Dua Lipa"

-Iñaki Xabier Iriarte: "Mamma Mia! - ABBA"

-Jokin Pinatxo: "Begitara Begira - Vendetta"

-Olaia Inziarte: "Saiatzen Naiz - Merina Gris"

-Asier Perez: "Mari - Su Ta Gar"

-Ane & Iban music: "Eguzki Argitan - Eñaut Elorrieta"

-Ainhoa Arroitajauregi: "Drivers License - Olivia Rodrigo"

-Elisa eta Ibai: "Zerbait Asmatuko Dugu - Berri Txarrak"

-Eider Sanchez: "23 de Junio - Vetusta Morla"

-Maddi Barbara: "Hil Kutxa Bat - Liher"

-Alaitz Artola: "Miseriak - Errime"

-Unai Cantabrana: "When I Was Your Man - Bruno Mars"

-Eider Etxeandia: "Kolpe - Kai Nakai / Con Tol Deskaro - Tremenda Jauría"

-Maria Izaga: "The House Of The Rising Sun - The Animals"

-Maier Blanco: "All I Want - Kodaline"

-Beñat Arizabaleta: "Alfonsina y El Mar - Mercedes Sosa"

-Nerea Valle: "Zuen Eguzkia - Izaki Gardenak"

-Maddi Arlanton: "Love On The Brain - Rihanna"

-Kattalin Zubizarreta: "Ez Dago Ezer - Eñaut Elorrieta"

Parte-hartze arrakastatsua

Nork bere logelatik edo etxeko edozein txokotatik nahi duen taldearen edo bakarlariaren kantua bideoz bidaltzea izan da lehiaketaren funtsa. Edozein instrumentu hartuta eta bakoitzak bere talentua erakutsiz. Partaidetza handiaz gainera, nerabeen partaidetza eta genero aldetik emakumeen nagusitasuna azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek. 

Halaber, azpimarragarria izan da sare eta webgunean izandako oihartzuna: plataforma guztietatik jasotako coverren ikustaldiak zenbatuz, #GazteaCover lehiaketaren baitan 143.000 ikustalditik gora izan dira.

Hizkuntzari dagokionez, euskarazko abestiak nagusitu dira. Ingelesari eta gaztelaniari erreparatuz gero, kopuru berdintsua dute batak zein besteak. 

Final handia apirilaren 15ean izango da Miramonen, eta finalistek euren etxetik bertatik parte hartu ahal izango dute. Finala zuzenean eskainiko dugu Gaztea Irratian eta webgunean, streaming bidez.

Saria

Epaimahaiaren saria emango zaio irabazleari, eta bozka gehien jaso dituen lehiakideak bigarren sari bat ere jasoko du. Epaimahaiaren irabazleak 2.000 euroko txekea irabaziko du musika material profesionala saltzen duen txirula.com dendan erabiltzeko. Era berean, 1.000 euro gastatu ahal izango ditu bozka gehien irabazten dituen lehiakideak.