cover

cover

2021/04/15

14:12

cover

20:00etan

Dena prest, Gaztea Cover lehiaketako final handirako!

I. U. | Gaztea

Formatu berezia izango du, pandemiaren egoerak hala eskatuta. 20:00etatik aurrera, streaming bidez jarraitu ahalko da, eta finalistek etxetik hartuko dute parte.

  • Gaztea Cover

    Gaztea Cover

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iritsi da Gaztea Cover lehiaketaren final handiaren eguna. Formatu berezia izango du, pandemiaren egoerak hala eskatuta. 20:00etan hasita, streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da Gaztearen webgunean, eta finalistek etxetik hartuko dute parte. Epaimahaikideak ere final handian izango dira: Iñigo Etxezarreta eta Leire Letu platoan egongo dira; Maialen Gurbindok, berriz, telematikoki hartuko du parte.

Finalistak

Ainhoa Arroitajauregiren "Driver License", Eider Sanchezen "23 de Junio", Maria Izagaren "The House of the Rising Sun" eta Alaitz Artolaren "Miseriak" abestiak sailkatu dira Gaztea Cover lehiaketako final handirako.

Sariak

Epaimahaiaren Sariaren irabazleak 2.000 euroko txekea jasoko du musika material profesionala saltzen duen TXIRULA.COM dendan erabiltzeko. Era berean, 1.000 euro gastatu ahalko ditu toki berean entzuleen boto gehien jasotzen dituen lehiakideak. 19:00etan, finala hasi baino ordubete lehenago, bozketa berezia jarriko dugu martxan webgunean, entzuleek lau finalisten artean bat aukera dezaten finalak irauten duen bitartean. Boto gehien jasotzen dituenak irabaziko du Entzulearen Saria.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena