Cover

Cover

Cover

Finala

Ainhoa Arroitajauregi, Gaztea Cover lehiaketaren irabazlea

I. A. | EITB Media

Olivia Rodrigoren "Driver License" abestiaren coverrak eraman du Epaimahaikideen Saria. Entzulearen garaikurra, berriz, Maria Izagak irabazi du, 499 botorekin.

4:35
Ainhoa Arroitajauregi, pozik, irabazlea zela jakitean

Ainhoa Arroitajauregik irabazi du Gaztea Cover lehiaketaren final handia. Epaimahaiaren Sariaren irabazleak 2000 euroko txekea jaso du musika material profesionala saltzen duen txirula.com dendan erabiltzeko. Maialen Gurbindok, (Chica Sobresalto taldeko eta "OT 2020" saioko kidea), Iñigo Etxezarretak (ETS) eta Leire Letuk (abeslaria, cover egilea eta "Gu" saioko kolaboratzailea) osatu dute epaimahaia.

3:32

Bestalde, Maria Izagak irabazi du Entzulearen Saria, berak jaso baititu boto gehien eitb.eus-en 19:00etatik martxan egon den bozketan. Asko hunkitu da, eta esan du jende pila bat gonbidatu beharko duela kafeak eta kañak hartzera. The Animals taldearen "The house of the rising sun" kantaren bertsioa aurkeztu du lehiaketara. 1000 euro gastatu ahalko ditu txirula.com dendan. 499 boto eraman ditu Izagak, 477 Alaitz Artolak, 193 Eider Sanchezek eta 57 Ainhoa Arroitajauregik.

2:26

Finalistak

Finalean lau onenak izan dira: epamahaiak Ainhoa Arroitajauregiren "Driver license" (Olivia Rodrigo) eta Eider Sanchezen "23 de junio" (Vetusta Morla) aukeratu zituen finalerako; webguneko bozketan, berriz, Maria Izagaren "The house of the rising sun" (The Animals) eta Alaitz Artolaren "Miseriak" (Errime) coverrek lortu zituzten boto gehien.

Parte hartze arrakastatsua izan du Gaztea Coverrek: ia 200 abesti jaso dituzte guztira. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, partaidetza handiaz gainera, nerabeen partaidetza eta genero aldetik emakumeen nagusitasuna izan da. Halaber, azpimarragarria izan da sare sozialetan eta webgunean izandako oihartzuna: plataforma guztietatik jasotako coverren ikustaldiak zenbatuz, #GazteCover lehiaketaren baitan 200.000 ikustalditik gora batu dira.

Hizkuntzari dagokionez, euskarazko abestiak gailendu dira. Ingelesari eta gaztelaniari erreparatuz gero, kopuru berdintsua dute batak zein besteak.